Gasteizko jaiak amaituta, eta Donostiako, Bilboko eta EHko beste herri batzuetako jaien aurrean, arduradun politiko batzuek behin eta berriro egindako adierazpenen aurrean, Sare Herritarrak, honako hau helarazi nahi dio euskal gizarteari:
1. Duela 11 urte, jaio ginenetik, euskal presoen eskubideen alde egiten ari garen erreinbindikazioa aldarrikapen demokratiko bat da, eskubideen urraketari amaiera emateko beharra mahaigaineratzen saiatzen dena. Euskal presoek, eskubide urraketa hori pairatu beharra dute oraindik, esparru politiko eta judizialetik aplikatzen diren salbuespen lege eta politikak medio.
2. Erreinbindikazio hori beti egin izan dugu, manifestazioen, prentsaurrekoen, kartelen edo pankarten bidez. Erreibindikazio horretan ardaztu da gure jarduna 11 urte hauetan, eta bide berean jarraituko dugu egoera bidegabe honi amaiera eman arte.
3. Atsekabez hartzen dugu egindako kritiken asmo politikoa. Kritiken helburua, legezkoa eta zilegia den aldarrikapena kriminalizatzea da, eta aldarrikapen honek ez du inoiz kaltetu, biolentzia ezberdinen biktimei momentuoro adierazi izan diegun etengabeko elkartasuna.
4. Utzi biktimen mina eta sufrimendua erabiltzeari. Biktima bakoitza da bere sufrimenduaren jabe, eta errespetua, elkartasuna eta begirunea zor diegu.
5. Aldarrikatzen duguna bidezkoa den edo ez beharko luke beraien ardurak eta ez, “ETXERA” dioen pankartak. Aldiz, eskubide urraketa horiek arintzeko ahaleginik ez egitea da demokratikoki kezkagarriena.
6. Konponbidean oinarrituko den eta bizikidetzara hurbilduko gaituen benetako bakea lortzeko beharra aldarrikatzen jarraituko dugu.
Beti topatuko gaituzte helburu horretan lanean.
- DONOSTIA
- BILBO








