Select Page

Espetxe politika berria ? mahai ingurua gernikan

Espetxe politika berria ? mahai ingurua gernikan

Mahai-ingurua izan zen atzo Gernikako Elai Alai aretoan: Espetxe politika berria? izenburupean.

Nekane Altzelai Fori Sozialeko kidea eta Inaxio Oiarzabal SAREko bozeramailea, hurrenez hurren, izan ziren hizlariak. Moderatzaile lanak Javi West kazetari gernikarra egin zituen.

Horrezaz gain, Patricia Velez Etxerat elkarteko kideak bideo bidez pandemiaren eragina espetxe barruan eta senideei nola eragiten dien kontatu zuen, eta, azkenik, Jabi Abaunza preso gernikarraren laguna den Erlantz de la Fuentek dispertsioaren ondoriozko biseten gorabeherak aipatu zituen publikotik.