SAREk Urriaren 26an Konferentzia bat antolatuko du Donostian, Nazioarteko eta Euskal Herriko hizlariekin
SAREk Urriaren 26an Konferentzia bat antolatuko du Donostian, Nazioarteko eta Euskal Herriko hizlari ezberdinekin, besteak beste; Brian Currin, Martina Anderson, Jaime Tapia, Laura Pego eta Jon Miren Landa.
Bakea. Konponbidea. Elkarbizitza.
KONFERENTZIA SARE
2024ko urriak 26
DONOSTIA · Sala 10 KURSAAL
Ongi etorria 10:00 · BEGO ATXA (Sare)
1 ATALA · 10:15
Izenburua: Nazioartetik begirada Euskal Herrira
Hizlariak:
BRIAN CURRIN Apartheidaren aurka borroka egin zuen abokatu zuri hegoafrikarra. Nazioarteko gatazka zenbait konpontzeko bitartekari gisa lan egin izan du. Euskal Herrian ere gatazkari irtenbide demokratikoak bilatzeko lanetan inplikatu izan da askotan.
MARTINA ANDERSON Irlandar errepublikarra 1985 urtean atxilotu eta bizi osoko zigorra ezarri zioten. 1998an askatasuna berreskuratu zuen bake prozesuan. 2007tik 2012ra Ipar Irlandako Asanblada Legegileko kide izan zen eta gobernu ardurak izan zituen.
2012tik aurrera Europarlamentaria izan zen harik eta 2020ean eta Brexitaren ondorioz Europako Parlamentua utzi behar izan zuen.
Europarlamentari bezala Basque Friendship Group-eko kide izan zen eta, besteak beste, euskal presoen egoera aztertzeko bidaia egin zuen 2016ean, beste parlamentukide batzuekin bisitak eginez eta txosten garrantzitsu bat argitara emanez.
Moderatzailea: IÑAKI SOTO (Garako zuzendaria)
ATSEDENA · 11:15
2. ATALA · 11:30-13:30
Izenburua: Aurrera egiteko ordua da
Hizlariak:
LAURA PEGO Kriminologiaren Euskal Institutuko kidea.
JON MIRENA LANDA EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako zuzendaria eta EHUko Zigor Zuzenbideko Katedraduna.
JAIME TAPIA Epaile eta Eusko Jaurlaritzako espetxeetako arduradun ohia.
Moderatzailea: NAROA ITURRI (kazetaria).
Bukaera: JOSEBA AZKARRAGA (Sare)