2026ko Urtarrilaren 7an lehen orduan ezagutu genuen epaiak Auzitegi Gorenaren eta Entzutegi Nazionalaren ohiko jardunbideak agerian utzi ditu beste behin. Epai honek, besteak beste, Iker Sarriegi, Nahia Zuriarrain, Jon Enparantza eta Arantza Zulueta abokatuei eragiten die.

Epaia, abokatu hauek ETAko kide izateagatik edo kolaborazioagatik zigortutako pertsonen defentsan egindako lanaren intromisio argia da. Zigorrak ez duela justiziarekin zerikusirik eta intentzio judizial-politikoa agerian uzten duela salatu nahi dugu.

Hau guztia, bakearen eta elkarbizitzaren defentsan lerrokatzen garen gizon-emakumeontzat, Urtarrilaren 10an Bilboko kaleak hartzeko beste arrazoi bat da. Jazarpen politiko, epaiketa politko eta, oro har, gure herriak konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko lanean jarraitzeko ezartzen zaizkigun oztopoak salatuko ditugu Larunbatean Bilbon.

Horregatik diogu EZIN DA GEHIAGO LUZATU. Konponbideak ezin du gehiago luzatu. Sufrimenduak ezin du gehiago luzatu. Horregatik elkartuko gara Urtarrilaren 10an Bilbon. Egoera honi amaiera eman behar diogu.