
Bi egunez, Lesakan hasi eta Iruñean amaituko den «PUZZLEA OSATU ARTE!» ekimenena antolatu dugu Maiatzaren 17 eta 18rako

Martxoaren 22an ospatu genuen batzar orokorrean aurreratu genuen Maiatzaren 17 eta 18an ekimen nazional bat egiteko dugun asmoa. Lesakan hasi eta Iruñean amaituko den ekimen nazional hau izango da udaberrian zehar Sare Herritarraren dinamikaren ardatz.
Datorren urtean ETAk bere jarduera amaitu zuela 15 urte beteko direlarik, oraindik orain, hainbat dira salbuespen legeak medio etxerako bidea oztopo duten euskal presoak. Puzzlea osatu arte deitu diogun ekimenean, zigorra erregimen itxian betetzen ari diren presoak eta haien herriak ardatz izango dituen ekimena burutzea dugu helburu.
Espetxe eta bergizarteratze politikak, baldintzak betetzen dituztenen kasuan, zigorraren azken urteak erregimen irekian betetzeko aukera ematen die preso guztiei oro har. Euskal presoen kasuan ordea, salbuespen politika da bide horren oztopo eta lege arrunta aplikatuko balitzaieke, euskal presoen %100ak beteko lituzke kalera irteten hasteko baldintza horiek.
Herri honetan bizi izan dugun gatazkaren ondorioen konponbidearen logikan, biolentzia ezberdinen biktimek merezi eta behar duten egia eta aitortzarekin batera, lege arrunta aplikatu eta urteetan zehar luzatu den eta egun oraindik sufrimendua eragiten duen euskal presoen auziarekin amaitzeko baldintzez ari gara, etorkizunari begira jarri eta elkarbizitzari ekarpenak egiteko baldintzez.
Euskal Herrian dauden espetxeetan zigorra betetzen ari diren 117 presoetatik, batzuk erregimen irekian egiten dute, 100.2 edo hirugarren gradua, baina 58 dira egun zigorra erregimen itxian betetzen ari diren euskal presoak, eta 29 dira preso horiek barnebiltzen dituzten herriak. 29 herri horiek lotuko dituen ekimena da Puzzlea osatu arte, eta Maiatzaren 17an eta 18an zehar, preso horiek etxerako bidea egitearen garrantzia da nabarmendu nahi duguna, beraien zigorrak erregimen irekian betez, zigorraren azken urteak etxean bete ditzatenaren beharraz.
2 egunez, Lesakan hasi eta Iruñean amaituko den Puzzlea osatu arte ekimenean, oraindik puzzlea osatzeko falta zaizkigun zatiak puzzlean kokatzeko eskatuko dugu. Puzzlean falta diren presoei lege arrunta aplikatu eta etxerako bidea egin dezaten aldarrikatuko dugu. Baldintzak betetzen dituztelako, legeak aukera ematen duelako.
Konponbide eta elkarbizitzaren bidean, euskal presoak etxera! Puzzlea osatu arte!
HEMEN JASO DITUGUN LEHENEGO DEIALDIAK
- ORERETA
- LIZARTZA
- ESKORIATZA
- ORDIZIA
- iRUÑEA
- IRUÑEA BAZKARIA