Oharra: Sareren bilera Kataluniako Parlamentuko presidentearekin.

Oharra: Sareren bilera Kataluniako Parlamentuko presidentearekin.

Gaur eguerdian Joseba Azkarraga, Sareko bozeramailea, Laura Borràs i Castanyer Parlamentuko presidentearekin bildu da, Sarek euskal presoen egoera Estatu osoko instantzia politiko eta sozialetara eramateko duen dinamikaren barruan.

Bilera horretan, eskerrak eman nahi izan dizkiogu Kataluniako Parlamentuari, gure aldarrikapenek Katalunian betidanik izan duten harreragatik, eta babes hori mantendu dezatela eskatu diegu, Giza Eskubideez ari baikara.

Oraindik ere salbuespen-legedia indarrean da, eta hori hautematen da, besteak beste, hainbat egoeretan; presoen % 50 oraindik urrundua dago, gradu-progresioen blokeoari eusten zaio, eta gaixotasun larriak dituzten presoen kasuan, oraindik ere, ez zaie etxean izateko eskubidea bermantzen, lege arrunta aplikatuz gero bermatua izango luketena. Zoritxarrez, hil egingo direla sinetsita daudenean bakarrik gertatzen da hori, eta ez beren egoera mediko larria arintzeko.

Azkenik, urtarrilaren 8an Bilbora joateko eta egingo dugun manifestazio jendetsuan parte hartzeko gonbita egin diegu.