Gaurkoan hego Euskal Herriko 11 hondartzetan ari gara burutzen, urte luzez, iraunkorki udan antolatu ditugun hondartzetako mobilizazioak. 11 hondartza zeinetan Euskal preso, iheslari eta deportatuen auziari behin betiko konponbidea emateko nahi eta beharrak ari garen aldarrikatzen.
Urte luzez mobilizatu gara Abuztuaren lehen asteburuan hondartzetako mobilizazioa deitu diogun dinamikan, eta argi dugu zein den helburua: gaurkoa izatea azken aldiz mobilizazio hau gauzatu behar dugun azken aldia. Horrek erakutsiko lukeelako, legedia arrunta aplikatzera bidean, udan hondartzetan mobilizatu beharrik ez duen euskal gizarte bat.
Horretarako argi dugu zein den bidea, espetxe politika arruntean sakondu eta oraindik erregimen itxian jaraitzen duten 45 presoak (zeinak 32 dira Euskal Preso Politikoen Kolektibokoak) kalea zapaltzen hastea. Horretaz gain, ezinbestekoa izango da iraganeko eszenatokiak gainditu eta elkarbizitzari zein etorkizunari begira jarri nahi badugu, urte luzez erbestean dirauten 13 iheslari eta 3 deportatuen auziaren konponbidea.
Ardura kolektiboa da, eta gu guztiok gaur hemen, ardura horretan berresten gara. Bakeari, konponbideari eta elkarbizitzari ateak irekitzeko unea da, urte luzez sufrimendu izugarria eragin duen eta eragiten jarraitzen duen auziari konponbidea emateko unea da, euskal gizartearen gehiengoa ordezkatzen dugunok argi dugu. Helmugara iristeko nahi eta beharra dugu, helmuga, denak etxean egongo diren eguna.
Horregatik, aurtengo udan behin eta berriro errepikatuko dugun moduan, 5 hilabete barru Bilboko kaleak jendez lepo beteko ditugu beste behin, inoizko esfortzurik handiena egingo dugu Urtarrilaren 9an Bilbon Helmuga bat gurutzatu nahi dugula irudikatzeko. Euskal preso, iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herri bat ezagutu nahi dugula aldarrikatzeko. Dagoeneko gehiegi luzatu delako, Urtarrilaren 9an Euskal Herria Bilbora!
Ver esta publicación en Instagram



