Bizumkada Nazionala Martxan da
etxerako bidean zure bultzada behar dugu
Azken hilabeteotan etengabe ari gara esaten aurrerapauso handiak eman ditugula gatazkaren ondorioen konponbide prozesuan, etengabe ari gara esaten aurrerapauso handiak eman ditugula euskal preso, iheslari eta deportatuen etxerako bidean. Urtarrilaren 11n, konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari BEHIN BETIKO amaiera eman nahi diogula aldarrikatuko dugu. BEHIN BETIKO etxean nahi ditugula.
Aurten lehenengo aldiz, Urtarrilaren 11ko manifestazio nazionalaren aurreko zein ondorengo egunetan, euskal gizarteak mobilizazioari ekarpena egiteko modu berri bat izango du. Guk “BIZUMKADA NAZIONALA” deitu diogu, non, manifestaziora azaltzekoa den edo azalduko ez den herritarrak ekarpen ekonomikoa egiteko modu berri bat izango duen.
SARE, erakundeen diru laguntza oso gutxirekin lan egiten duen elkartea da, eta sare kideen laguntzen eta antolatzen ditugun ekitaldi eta manifestazioetan egiten ditugun diru-eskeen bidez egiten du aurrera.
Argi dago baliabideak behar ditugula gure lana egiten jarraitu ahal izateko, eta horregatik jartzen dugu martxan BIZUMKETA NAZIONALA ekimena, euskal gizarteari gure lana egiten jarraitu ahal izateko beharrezkoa den laguntza ekonomikoa eskatzeko.
Etxera bidean BIZUMKADA NAZIONALA behar dugu.
NOLA EGIN BIZUMKADA NAZIONALA?
1. Sartu www.sare.eus/bizumkada webgunean
2. Aukeratu nola egin nahi duzun dohaintza (Bizum edo Txartelarekin)
3. Sartu zure datuak: IZEN, ABIZENAK eta NAN beharrezkoak dira dohaitza egin ahal izateko
4. Eta aukeratu eman nahi duzun diru kopurua.
ZEIN DA EKARPENAK EGITEKO EPEA?
Urtarrilaren 7an hasiko gara arratsaldeko 17:00etan eta astebete iraungo du kanpaina honek, urtarrilaren 14a arte.