Gaur, Hondartzetako mobilizazioa egin baina 2 aste lehenago, urte luzez eta modu iraunkorrean antolatu dugun Hondartzetako mobilizazioaren xehetasunak eta hitzorduaren berri eman nahi dugu. Abuztuaren 2an hego Euskal Herriko 11 hondartza hartuko ditugu konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko aldarriekin.
Bizkaiako: Bakio, Ea, Laga, Laida, Lekeito, Mundaka, Muskiz-Zierbena eta Ondarruko ondartzetan, zein Gipuzkoako: Deba, Donostia eta Zarautz-ko hondartzetan, euskal gizartearen gehiengoaren nahi eta beharrak islatuko ditugu hondar eta olatu artean.
Ez da nahia soilik, Euskal Herriaren behar gisa identifikatzen dugu iraganeko agertokiak atzean utzi eta elkarbizitza eszenatokietan sakontzea. Lan horretan dihardugu azken urteetan eta konpromezu horretan berresten gara. Urteetan zehar antolatu dugun Hondartzeko mobilizazioak bere azken edizioa ezagutu beharko luke aurtengoan.
Justuki, agertoki horrek erakutsiko lukeelako, espetxe politika arrunta aplikatzea medio, oraindik erregimen itxian jarraitzen duten presoak kalea zapaltzen hasi eta konponbidearen bidean sakontzen ari garenaren zantzuak. Hala ere, argi adierazi nahi dugu, ezin ari gaitezkeela konponbide integralaz erbesteko auziaren konponbiderik gabe.
Aipatu dugun moduan, elkarbizitza justu eta irankor baten eraikuntzan berresten gara, eta Abuztuaren 2an hego Euskal Herriko 11 hondartzatan burutuko ditugun mobilizazioak konpromezu horren isla argia izango dira. Lanean jarraituko dugu Helmuga eskuratu arte, euskal preso, iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria eskuratu arte.
Abuztuaren 2an, Hondartzetara!
BIZKAIA:
• Bakio · Bentako plazan · 12:00
• Ea · Frontoiaren atzealdean · 13:00
• Laga · Hondartzan · 12:00
• Laida · Kanpinaren aurrealdean · 12:00
• Lekeitio · Abadien moilan · 12:00
• Mundaka · Laidatxun · 13:00
• Muskiz-Zierbena · Arenako pasealekua · 12:00
• Ondarru · Alamedatik · 12:00
GIPUZKOA
• Deba · Santiago hondartzan · 12:00
• Donostia · Ondarretako Hondartzan · 12:00
• Zarautz · Musika Plaza · 12:00



