Madalensoro pilotalekuan izango da hitzordua, eta honakoak izango dira bertsolariak: Andoni Egaña Makazaga, Jon Maia Soria, Igor Elortza Aranoa, Miren Artetxe Sarasola, Xabat Galletebeitia Abaroa, Xabat Illarregi Marzol, Josu Ibarguren Elosegi eta Haira Aizpurua Ibargarai.

Gai jartzailea Amaia Agirre Arrastoa izango da.

Sarrerak aldez aurretik eros daitezke, hemen. Era berean, baina, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian eta Garmendi txokolategian; Oreretako Arkaitza tabernan zein Donostiako Platero tabernan eta Hontza liburu dendan ere eros daitezke sarrerak.

🎟 Sarrerak12€+gastuak: https://labur.eus/sare2026