ZORIONAK! Bihotzez. Hori da herriz herri lanean ibili zareten guztiei esateko daukaguna

ZORIONAK! Bihotzez. Hori da herriz herri lanean ibili zareten guztiei esateko daukaguna

Zorionak º1Bihotzez. Hori da herriz herri lanean ibili zareten guztiei esateko daukaguna. Kontrako bi faktore genituen. Alde batetik, bizi dugun pandemia egoera, non multzo handitan elkartzeko beldurra dagoen eta horrelako ekitaldiak oso mugatuak izaten ari diren. Eta bestetik, izan genuen eguraldia, hotza, elurra, euria… jendea kalera irteteko oztopo handi bat. Hala ere, honi guztiari aurre eginez, irudimenez eta ausardiaz, martxan jarri dituzue mobilizatzeko aukera ezberdinak 240 herritan, lanketa handia eginez bertan parte har zezaten herriko eragile, norbanako, hautetsi…eta herritarrek. Gainera, 420 herritan alboko herriko mobilizaziora joateko deiak ere egin zenituzten. Zuei guztioi ZORIONAK, bejondeizuela!

IZAN BIDEA presoen etxeratzeko prozesua azkartzeko eta guztion artean egiteko dinamika soziala martxa jarri genuenetik 7 hilabete pasa dira, eta benetan ikusgarria da zenbat herritan egin dituzuen kilometroak edo aurkeztu duzuen dinamika. Larunbatean bide honetan pauso handi bat eman genuen; batetik, goizean eginiko ekitaldiarekin, inoiz izan dugun ordezkaritza zabalenarekin, zuei ere gure esker onak; eta bestetik, arratsaldean kalean egin genituen mobilizazioekin. Agerian utzi genuen, berriro ere, jendartearen gehiengo zabal batek salbuespenezko espetxe politikaren amaiera nahi duela ORAIN; aldaketak berehala eman behar direla, eta, bai Frantzian bai Espainian ematen ari diren aldaketarako pausoak positiboak diren arren, bidea luzea dela oraindik. Horregatik lanean jarraituko dugu. 2021. urtea urrunketaren eta gradu-progresioen aldaketaren urtea izatea nahi dugu, eta izan behar du.

Bidea zaila den arren, elkarrekin eginda errazagoa eta sendoagoa da. Horregatik, larunbatean egin genuen bide beretik, jarrai dezagun lanean. Egin dezagun bidea elkarrekin, eta egon ziur lortuko dugula.

Eskerrik asko guztioi, urteroko mobilizazioari emandako erantzunagatik.

Animo eta besarkada bana guztioi    

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Datozen ekimenak