Select Page

Sindikatuen elkarretaratzeak (2024-VI-27)

Sindikatuen elkarretaratzeak (2024-VI-27)

Gaur Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon sindikatuetako ordezkariok kalera atera gara beste behin, euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze bidean berresten garela esateko. Sare Herritarrak pasa den ekainaren 15ean bete zuen bere X. urteurrena eta urteotan egin duen ibilbidea zoriontzeaz gain, argi utzi nahi dugu bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren bidean Sare Herritarraren ondoan jarraituko dugula hemendik aurrera ere.

Handiak dira hamar urteotan denon artean egindako lorpenak, baina jakitun gara oraindik, langileok ere ba dugula zeregina euskal gizarteak jomuga duen elkarbizitzaren bidean. Lantokietan hasi eta euskal herrian barna konponbideari ekarpenak egiteko gizarteak duen nahia zabaldu eta etxeratze prozesuari ekarpenak egiteko konpromezua adierazi nahi dugu.


Amaitzeko, udan eta aurrerantzean Sare Herritarrak deituko dituen mobilizazio eta ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen diogu euskal herriko langilego zabalari, denon artean lortuko baitugu konponbide prozesua itxi eta elkarbizitzari ateak irekitzea.

Euskal preso, iheslari eta deportatuak lantokietara!

Langileok KonponBIDEAN!

ELA · LAB · ESK · STEILAS · CGT/LKN · CNT · HIRU · EHNE · ETXALDE