
JOSU NARVAEZ IRUÑEA ETA DURANGOKO PRESOAK GRADU ERREGRESIOA JASAN DU

Apirilaren 4ean Eusko Jaurlaritzak, aurrez Martuteneko Espetxe Zaintzako juntak proposatuta, Josu Narvaez presoarentzako hirugarren gradua onartu zuen.
Atzo, apirilaren 10an, Audientzia Nazioanaleko Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen erabaki honen aurka eta Iruñea-Durangoko presoak atzo bertan, espetxera itzuli behar izan zuen zaintza epailearen aginduz.
Martxoan ezagutu genuen Xabier Zabaloren gradu erregresioak, audientzia nazionaleko fiskalak aspaldian izan ez zuen jokaera ekarri zigun gogora. Oraingoan, Josu izan da jokaera zentzugabe eta anker honen biktima. Irteera programatuetan zein baimenetan kalera aurrez irten delarik, are zentzugabeagoa da fiskalak Josuren gradu progresioari aurkezturiko helegitea.
Josu Narvaez 30 urteko zigorra betetzen ari da eta zigorrarren erdia betea du dagoeneko. Aurrez aipatu bezala, espetxe ibilbidean eman beharreko pauso guztiak emanak ditu Josuk eta lege arrunta ardatz, Martuteneko espetxeak proposaturiko 3. gradua erabat zentzuzkoa zaio etxerako bidea diseinatzen duten irizpideak kontuan izanda.
Euskal presoek etxerako bidean urrats guztiak ematea da lege arrunta aplikatzea. Euskal presoek etxerako bidean urrats guztiak ematea da gatazkaren konponbidearen zentzuan urratsak ematea. Josuk argi erakutsi du bide horretan bere konpromezua, eta konpromezu horren ondorio da Martuteneko espetxe juntak egindako proposamena. Eusko jaurlaritzak ere oniritzia emana zion espetxeko juntak egindako proposamenari eta entzutegi nazionaleko fiskaltza izan da erabaki horri helegitea jarri diona.
Presoek eta kasu honetan Josuk, ukatu ezin zaizkion zigorra betetzeko kunplimentu-modalitateak ditu, tartean helegitea aurkeztu berri dioten 3. gradua. Legeak ez du inolaz ere azaltzen presoak zigorra osotasunean 2. graduan bete behar duenik, are gehiago, bergizarteratzean sinesten duen sistema bada espainiako espetxe sistema, zigorraren azken urteak erregimen irekian betetzeko baliabideak eskaini beharko lituzke. Baliabide horiek dira hain zuzen Josuri audientzia nazionaleko fiskaltzak ukatu dizkionak.
Horregatik, datozen egunetan Sarek antolatuko dituen mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditu herritarrak, salbuespenezko erabakiek salbuespenezko egoerak sortzen dituztelako, Josu eta bere ingurua oso gogorra den prozedura baten aurrean jarri dituelako audientzia nazionalak.