Gaur Uztailaren 16 an, Donostian elkartu gara Ondarretako hondartzaren aurrean Sare eta Etxerateko kideok Abuztuaren 3an Euskal Herriko 11 hondartzetan burutuko ditugun mobilizazioen berri eman asmoz.

Aipatu gisan, Abuztuaren 3an urtero antolatu ohi ditugun mobilizazioak antolatuko ditugu Hego Euskal Herriko 11 hondartzetan “behin betiko txanpa etxera” izenpean. Eguerdiko 12:00k aldera, Bizkaian 8 hondartzetan eta Gipuzkoan 3 hondartzetan elkartuko gara euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko aldarrian bat egin eta Euskal Herrian konponbidea, bakea eta elkarbizitza aldarrikatzeko.

Ondorengoak dira mobilizazioak burutuko ditugun hondartzak: Bizkaian Bakion, Ean, Lagan, Laidan, Lekeition, Mundakan, Muskiz-Zierbenan eta Ondarrun mobilizatuoko gara. Gipuzkoan berriz, Deban, Donostian eta Orion.

Behin betiko txanpa aldarrikatuko dugu hondartzetan ere. Datorren urtean ETAk bere jarduera eten zuela 15 urte beteko direnean, mundu mailako beste gatazka gehienetan gertatu ez bezala, Euskal Herrian, izugarrizko sufrimendua eragin zuen gatazkaren ondorioak bizitzen ari baikara oraindik. Euskal Herriak eta bertako herritarrok beharrezkoa dugu iragana gainditu eta etorkizunari begira jartzea. Beharrezkoa dugu konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren bidean urratsak ematen jarraitzea.

Sarek eta Etxeratek, bide horretan hartutako konpromezuei jarraiki, urratsak ematen jarraitzeko konpromezuan berrestu asmoz elkartuko gara Abuztuaren 3an aipaturiko 11 hondartza horietan. Behar eta merezi dugulako, behin betiko txanpa etxera. Behin betiko, euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera.


Deialdi guztiak

BIZKAIA:
• Bakio · Bentako plazan · 12:00etan

• Ea · Frontoiaren atzeko aldean · 13:00etan

• Laga · Hondartzan. · 12:00etan

• Laida · Kanpinaren aurreko aldean · 12:00etan

• Lekeitio · Abadien moilan · 12:00etan

• Mundaka · Laidatxun · 13:00etan

• Muskiz-Zierbena · La Arena (Aparkalekuan) · 12:00etan

• Ondarru · Alamedatik · 12:00etan

GIPUZKOA
• Deba · Santiago hondartzan · 12:00etan

• Orio · Autopista azpian · 12:00etan

DONOSTIA · ONDARRETAKO HONDARTZAN · 12:00etan.

  • Deialdi zentrala. Bertan prentsara adierazpenak egingo dira.