Select Page

Gernikako udaleko oso bilkurak adosturiko Adierazpen instituzionala

Gernikako udaleko oso bilkurak adosturiko Adierazpen instituzionala

Gernika-Lumoko udalak, ordezkari instituzional guztiek aho batez, adierazpen instituzionala onartu dute abenduaren 22ko osoko bilkuran.

1.- Elkarbizitza landuko dogu, bizipen guztiei leku eginaz eta inor atzean itzi barik.

2.- Bakean bizi gura dogu. Urteetan luzatzen dabilen sufrimendua amaitu beharra dago, eta oinarrizko giza eskubideen urraketa be bai.

3.- Salbuespeneko neurriak behin betiko alboratuko dauzan espetxe politika ezartzeko unea da. Urruntze politika amaituz eta graduen progresinoa desblokeatuz, legez ezarritako gizarteratze baldintzak gauzatu behar dira, familien eskubidea errespetatuz eta larriki gaixo diran presoak etxean artatu dagiezan bermatuz

.4.- Herritarrak datozen abenduaren 31an “Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako Bidean” lemapean SARE Gernika-Lumok herrian deitu dauan mobilizazinoan parte hartzera gonbidatzen doguz.

Oso positiboki baloratzen dugu holako adierazpen instituzionala aho batez adostu izana. Eskerrik asko udalean ordezkatuak dauden eragile politiko guztiei. Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako #bidean.