Urtarrilaren 10eko manifestazioaren baitako kanpainan kokatzen den spot-a aurkezten dugu. Spot honekin Ezin da gehiago luzatu leloa hartu dugu ardatz eta bere esanahi edo esaera ezberdinetako bat jorratzen da.
Ezin da gehiago luzatu diogunean, gatazkak utzitako ondorioek ezin dutela gehiago luzatu diogu, dagoeneko, gehiegi luzatu delako. Gehiegi luzatu denaren adierazle argienetako bat, denbora pasatu ahala belaunaldi berrien iritsiera eta ondorio hauekiko belaunaldi berriek duten perspektiba da.
Aurtengo spot-ean Jose Angel eta Karla izango ditugu protagonista. Bi belaunaldi erabat ezberdinetakoak. Batetik Jose Angel, gatazka bor borrean bizitu zuen heldua, bizitza osoan zehar sufrimendua bidelagun izan duena. Bestetik, Karlak, gatazka bera bizitu ere ez du bizitu bere azalean, baina, gatazka bera bizitu ez duen belaunaldiaren zati bada ere, gatazkak utzitako ondorioak eta hauen konponbidearen arduraren zati bat bizkar gainean jausi zaion belaunaldiaren parte da.
Spot honekin belaunaldien eta hauen bizipenen arteko arrakala nabarmendu nahi izan dugu Jose Angel eta Karlaren bizi esperientzietatik, ezin baitugu utzi gatazkak utzitako ondorioen konponbidea belaunaldiz belaunaldi igaro dadin, ezin da gehiago luzatu.









