Bego Atxaren ongi etorria:
Sare Herritarren Sarearen izenean, eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi Konponbidearen, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko II. Jardunaldi hauetan parte hartzeagatik.
Joan den urteko urrian Donostian egin genituen I. Jardunaldietan egin genuen bezala, saiatu gara gaur hizlari gisa parte hartuko dutenak esperientzia handiko pertsonak izan daitezen giza eskubideen defentsan, indarkeriaren biktimen tratamenduan eta presoen egoerari konponbidea emateko norabidean. Hori guztia munduko hainbat lekutan bizi izandako gatazken ondorio da, eta Euskal Herrian balio diezagukete, gure egoerari irtenbideak bilatzeko moduaren adibide gisa.
Ez beste alde batzuetan bizi izandako gatazka guztiek, ez bakea bilatzeko aplikatu diren konponbideek, ez dute mimetikoki aplikatu behar “Euskal Kasua” deritzona, baina, seguru asko, gure arazoei aurre egiteko balio behar diguten adibideak dira.
Baina horretaz guztiaz hitz egingo digute gaur jardunaldien lehen zatian, Michael Culbert irlandarrak eta Roelf Meyer hegoafrikarrak. Hegaldien eragozpenek ez diote utzi gurekin egotera iristen, baina milaka kilometrora, bideo elkarrizketa baten bidez bere esperientzia azalduko digu.
Bigarren zatian, Olatz Iglesias, Carlos Martin Beristain eta Paco Etxebarria entzungo ditugu.
Jardunaldiei amaiera emateko, Maria Jauregik eta Joseba Azkarragak hitz egingo dute.
Horiei guztiei, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu jardunaldi hauetan parte hartzeko gonbidapena onartu dutelako, zalantzarik gabe, presentzia horrek garrantzi handiko ekimen bihurtzen baititu jardunaldi horiek.
Esker ona Xabier Madariaga eta Naroa Iturriri, horiek izango baitira jardunaldion moderatzaile eta koordinatzaile.
















