Seleccionar página

JOSEBA ETXERA! Etxerako bidean oztoporik ez! Gradu erregresiorik ez!

JOSEBA ETXERA! Etxerako bidean oztoporik ez! Gradu erregresiorik ez!

Astelehenean jakin genuen moduan, Joseba Arregi, Oñatiko presoa espetxera itzularazi dute, ezarritako hirugarren gradua atzera bota dutelako. Beste behin ere, horretarako ardura eta beharrezko informazioa duten Espetxe Tratamenduetako Batzordeen erabakiaren aurka egin du Audientzia Nazionalak, presoek garatu beharreko espetxe ibilbidea eta etxerako bidea oztopatuz.

Joseba Otsailaren 23tik zegoen gure artean, 3.graduan, inongo arazorik gabe eta legeak dioen bideari jarraiki birgizarteratze fasean aurrera eginez. Legea eskuan hartuta, Josebak baldintza guztiak betetzen ditu 3.graduan egoteko, zigorraren ¾ beteak bait ditu. 2026.urtean betetzen du zigorra osoki, eta 29 urte daramatza espetxean,Baina, hori hala izan arren, Audientza Nazionalak, beste behin ere, atzera bota du.

Hori gutxi balitz, Josebak 76 urte ditu, adin nagusia da beraz, eta legeak dioen arauen kontra doa, oraindik kartzelan jarraitu behar izatea.

Tamalez, eta oso ondo dakigu, Josebaren kasua ez dela kasu isolatu bakarra, duela aste batzuk ere salaketa ezberdiñak egin dira Xabier Atristainen, Mikel San Argimiro edota Aitor Esnaolaren egoera berbera salatzeko. Horretan jarraitu behar dugu, bai kalean eta baita instituzioetan ere. Donostiako eta Legorretako udalak egoera salatzeko deklarazio instituzionala onartu zuen moduan Oñatiko udalak ere berbera onartuko du, egoeraren kezka argi utziz eta horrelako jokaeran atzean uzteko eskatuz.

Garbi utzi nahi dugu, 4 preso hauez gain ere beste hamarna preso daudela fiskalaren errekurtsoa dela eta, epaiaren zain daude.

Espetxe politikaren baitan aldaketak eman eta urruntze politikarekin amaitzeko urratsak ematen ari garen honetan, Fiskaltzak, Audientzia Nazionalaren laguntzaz, legedia arruntaren ezarpenaren aurrean eta etxeratze prozesuaren aurrean oztopoak jartzen jarraitzen du, elkarbizitza zangotrabatuz.

Gaur hemen batu gara egoera hau eta Fiskaltzaren eta Audientzia Nazionalaren jarrera salatzeko. Baita, Josebak etxean behar lukeela argi adierazteko. Legeak ezarritako bideari oztopoak jartzeko jarrera hau, iraganeko egoerara itzultzeko nahiarekin baino ezin dugu lotu, halakorik ezin baita bestelakoan ulertu. Izugarria da 2022. urtean oraindik mendekuan eta gorrotoan oinarritutako jarrerekin jarraitzea.

Baina guk argi dugu, guk elkarbizitza eraiki nahi dugu, eta hori guztion artean egin behar dugu. Horrelako gertakarien aurrean, salbuespenezko espetxe politika behin betikoz amaitzea nahi dugunok elkarlanean aritu behar dugu, hori delako erantzunik eraginkorrena. Ezin ditugu atzerapauso hauek onartu eta horregatik gaude gaur hemen, baldintza guztiak betetzen dituztelako etxean izateko, eta hori horrela ez den bitartean lanean eta kalean jarraituko dugulako,

Horregatik Oñatiko herriaria larunbatean eguerdiko 13:00tan Herriko plazatik abiuatuko den manifestazioan parte hartzeko deialdia luzatu nahi diogu.