Seleccionar página

Gaur hasi da Etxarri Aranatzen SAREren 5. bizikleta itzuila

Gaur hasi da Etxarri Aranatzen SAREren 5. bizikleta itzuila

Gaur emango diogu hasiera asteburuan zehar Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuko dituen Sareren bostgarren bizikleta itzuliari.

Pandemian igarotako bi urteen ostean, aurten berriro ere hiru egun jarraian egingo ditugu pedalak astinduz, Izan Bidea dinamikaren baitan kilometroak batzen.

Etxarrin minutu batzuk barru abiatuko dugun etapak Durangora eramango gaitu. Hortik, Azpeitiara eta bertatik Donostiara. Bidean, badugu zer aldarrikatu; Etxera bidea gertu! lelopean salbuespen legedia behin betiko amaitu eta euskal preso guztien euskalherriratzea, atzerapenik gabe, eman dadin elkartuko gara.

Izan ere, azken urteetan bizitako espetxe politikaren baitako aldaketa onuragarriek oraindik bide luzea dute egiteke, benetan, salbuespena atzean utzi eta legedia arrunta ezarriaz, euskal presoak dagokien prozesua gauza dezaten. Baina bidean gara! Etxera bidean gara eta gertu gaude!

Etxarriko herriak bat egin nahi izan du dinamika eder honekin eta gaurko etapari hasiera eman.