Seleccionar página

Gregorio Etxera! Urrunketarik ez!

Gregorio Etxera! Urrunketarik ez!
https://twitter.com/sare_herritarra/status/1622181994271481857?s=20&t=s_fzwhL2FEKum2mKF8akig

Gaur Orion elkartu gera, 34 urte eta gero, gezurra badirudi ere, oraindik indarrean dagoen urruntze politika salatzeko. Azken urteetan norabide honetan pauso handiak eman dira, eta zorionez ia euskal preso guztiak EHan daude.

16 hildako utzi dituen urruntze politika honek izugarrizko sufrikarioa utzi du gure jendartean, kostu psikologiko, emozional, fisiko handiekin. Atzoko mugimenduen ostean oraindik 7 preso geratzen dira Espainiako kartzeletan.

7 horien artean dago Gregorio. Gregoriok aurten 70 urte beteko ditu, hauetatik 21 daramatza kartzelan, eta bere zigorraren ia 3/4ak beteak ditu.

EHko kartzela batean egoteaz gain, 3.gradua izateko eskubidea dauka, baina bere etxeratze prozesua oztopatua dago hasieratik. Noiz arte luzatu behar dute hau? Noiz arte jarraitu beharko dugu errepidean 40 minutuko bisita batzuk izateko?

Asko izan gara, azken urteetan, Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko aldarrikapenaren baitan bildu garenak, eta orain etxera bidea oztoporik gabe egiten uzteko aldarrikapen garbiaren baitan lanean jarraitzen dugu.

2023.urtean gaude eta iragana gainditzeko ordua eta garaia dugulako.

Bada garaia, iraganeko politika hau atzean utzi, eta urrunketaren mamua atzean uzteko.

Bada garaia, salbuespeneko legedia atzean utzi, eta lege arrunta aplikatzen hasteko.

Bada garaia, mendeku eta gorrotoan oinarritutako neurriak desagertzeko.

Bada garaia, elkarbizitza guztion artean eraikitzen hasteko.

Horrela izan arte, guk lanean jarraituko dugu, Gregorio eta geratzen direnak Euskal herrira ekarri arte.