Espetxe politika berri baten beharrari buruz UPV/EHUk (Oinarrizko eskubideak Master ofiziala) eta Sare Herritarrak Bizkaiko Abokatuen Elkargoan (Uribitarteko Arrapalak) abenduaren 9an, 18:00etan antolatutako mahaingurura gonbidatu nahi zaitugu.
Gogoeta horretan, honako hauek hartuko dute parte:
> Garbiñe Biurrun (EAEko Auzitegi Nagusiko magistratua)
> Jose Antonio Martin Pallin (Auzitegi Goreneko magistratu emeritua)
> Jaime Tapia (Eusko Jaurlaritzako Espetxe Erakundeetako aholkularia)
> Moderatzailea: Estitxu Garai (Kazetari eta irakaslea)
Ekitaldi hau egingo den aretoa txikia denez, zure asistentzia konfirmatzea eskertuko genizuke. dinamika@sare.eus helbidean. Eskerrik asko.