Seleccionar página

Durangaldeko #Etxera eguna ozpatu da Durango eta Iurreta artean

Durangaldeko #Etxera eguna ozpatu da Durango eta Iurreta artean

Mila esker Durango eta Iurretako kaleak betetzera etorri zareten guztioi. Beste behin, argi geratu da eskualde honetan, Euskal Herri osoan bezala, nabarmena dela konponbiderako nahia. Euskal preso eta iheslarien aferan erreferente izan den eskualdea da Durangaldea, eta gaur ere ez dugu hutsik egin. Hemen gaude, beste behin ere Askondok aterpe hau txiki geratu zaigularik.

Jakina denez, urte gutxitan hobera egin du euskal preso eta iheslarien egoerak. Preso gehienak Euskal Herriko espetxeetan daude, eta errepresaliatu batzuk hasi dira etxerako bidea egiten. Hala ere, jakin badakigu ere, bidean oztopoak jartzera tematu direla zenbait erakunde eta instituzio. Gradu progresioa eragozten ari da Fiskaltza Madrilen, adibidez. Horren ondorioz, iada kalea zapaltzen egon beharko luketen preso askok, espetxean jarraitzen dute preso.

Duela hilabete gutxi datu gordin bat argitaratu zen: euskal presoak bataz beste 20 urteko kondenak ari direla betetzen.

ETA desegin eta 12 urtera oraindik konpondu gabeko ehundaka kasu daude herri honetan. Espetxeetan edo erbestean daude zenbait euskal herritar, bizi baldintza eskasetan, eskubide urraketak etengabe jasaten.

Hasieran esan bezala, Durangaldean bezala, Euskal Herri osoan agerian geratu den nahia da guztiak etxeratzea. Segi dezagun lanean beraz. Batu gaitezen mobilizazioetara. Jo dezagun instituzioetara. Hel gaitezen jendarte osora.

Mila esker eta animo guztioi!