Bizikleta Itzuliak 300 kilometro inguru egin ditu Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuz

Bizikleta Itzuliak 300 kilometro inguru egin ditu Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuz

Zorionak guztioi! Hiru egun ia 300km eta giro aparta partekatu ditugu ostiraletik hona. Etxarritik Donostiara, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuz. Aupa zuek!

Gogotsu hasi genuen ostirala, 11 euskal presoren gerturatzearen berri izan ostean. Eta pedalkadak indarrez bete zizkiguten atzo Bake bidean eta Bake artisauek eginiko ekimenak. Gaur, azken txanpari ekin diogu Azpeitian eta Iritsi gara Donostiara, etxera bidea gertu lelopean guztiak euskal herriratuak izan arte kilometroak batuz.

Etxarrin esan genuen moduan, azken urteetan eman diren urratsak irekitako aukera aprobetxatu beharra dugu. Salbuespen legedia behin betiko amaitzeko aukera eta ardura dugu eskuartean. Euskal herriratzeekin hasi, graduen progresioa garatuz eta bizi osorako zigorrekin amaituz, etxeratze prozesua egiteko ordua da.

Horretarako, orain arte egin dugun moduan kalean, aktibo, pausoz pauso edo pedalkadaz pedalkada bidea egiten jarraituko dugu. Bide hori egiteak ekarri gaitu honaino, eta bide hori muturrera eraman arte horretan jarraituko dugu.

Hurrengo asteetan ere hala egingo dugu; abuztuaren 3an Gasteizen, abuztuaren 20an Donostian, abuztuaren 26an Bilbon eta guztiok batera urriaren 8an Ilunben. Eskerrikasko guztioi gurekin bidea egiten jarraitzeagatik! Jarrai dezagun horrela! Etxera bidea gertu!

Datozen ekimenak

AZKEN BIDEOAK #IZANBIDEA