KAIXO!
“Etxera bidea gertu!” lemapean aurten Sareren bosgarren bizikleta itzulia antolatu dugu. Aurten, berriro ere ondoz ondoko hiru egunekoa izango da itzulia. Azken bi urteetan ezin izan dugu hala egin pandemiaren ondorioz. Aurten, bai. Uztailaren 22an hasiko da Etxarrin (Nafarroa) eta Durangoraino (Bizkaia) joango da, Arabatik pasatuta. Uztailaren 23an, Durangotik Azpeitira (Gipuzkoa), eta uztailaren 24an bide laburragoa egingo du, Azpeititik Donostiara. Amaitzeko, ekitalditxo bat eta luntxa izango dugu hiriburura hurbiltzen diren guztientzat.
Pedalkadaz pedalkada hiru egun, aldarria soinean eta lagunarteko giro ederra. Aurten ere bidean gara! Zatoz gurekin! Izen-ematea zabalik.
🚴Uztailak 22 – Etxarri Aranatz – Durango
ETXARRI ARANATZ · 9:00
AGURIAN · 11:30
GASTEIZ · FORUEN PLAZA · 13:30/15:00
OTXANDIO · 16:30
DURANGO · Arriluzea kaletik sartu · 18:30
DURANGO · TABIRA · 19:00
🚴Uztailak 23 – Durango – Azpeitia
DURANGO · IBAIZABAL · 9:30
EIBAR · 11:30 · ELGOIBAR · 12:30
DEBA · 13:30/15:00 · ZUMAIA · 16:00
AZPEITIA· Hartzubia Hiribidetik sartu · 17:45
AZPEITIA· PLAZA NAGUSIA · 19:00
🚴♀️Uztailak 24 – Azpeitia – Donostia
AZPEITIA · 9:00 · ZESTOA · 9:30
ZARAUTZ · San Inazio kaletik sartu · 10:00
DONOSTIA · Tolosako Hiribidetik sartu · 11:00
DONOSTIA · BULEBAR · 12:15
+ EKITALDIA ETA LUNCH-a
📝 IZEN-EMATEA: https://sare.eus/bizikleta-itzulia