AUKERATU NOLA EGIN NAHI DUZUN DOHAINTZA 

BIZUM BIDEZ EGIN

TXARTEL BIDEZ EGIN

TRANSFERENTZIA BIDEZ

Azken hilabeteotan etengabe azpimarratu dugu aurrerapauso handiak eman ditugula gatazkaren ondorioen konponbide prozesuan; aurrerapauso handiak eman ditugula euskal preso, iheslari eta deportatuen etxerako bidean.

Urtarrilaren 10ean, konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari amaiera eman nahi diogula aldarrikatuko dugu. Etxean nahi ditugula. Egoera hau Ezin da gehiago luzatu.

Aurten, lehen aldiz, Urtarrilaren 10ko manifestazio nazionalaren aurreko zein ondorengo egunetan, euskal gizarteak mobilizazioari ekarpena egiteko modu berri bat izango du. Guk «BIZUMKADA NAZIONALA» deitu diogu ekimenari; horri esker, manifestaziora bertaratuko diren zein ezin izango diren herritarrek ekarpen ekonomikoa egiteko aukera izango dute.

SARE erakundeekiko diru-laguntza oso txikiekin lan egiten duen elkartea da. Bere jarduna sarekideen laguntzaren eta antolatzen ditugun ekitaldi zein manifestazioetan egiten diren diru-eskeen bidez mantentzen du.

Argi dago baliabideak behar ditugula gure lana egiten jarraitzeko. Horregatik jartzen dugu martxan «BIZUMKADA NAZIONALA», euskal gizarteari gure lana egiten jarraitu ahal izateko beharrezkoa den laguntza ekonomikoa eskatzeko.

Etxerako bidean, «BIZUMKADA NAZIONALA» behar dugu.
Ezin da gehiago luzatu.

Eskerrik asko!