Aspalditik urratzen ari dira, etengabe, espetxean, erbestean edota deportaturik dauden euskaldunen giza eskubideak, baita euren senideenak ere, duela bi hamarkada baino gehiago abian jarri zuten dispertsio politikaren eraginez eta deserriratzearen ondorioz. Horren ondorioak latzak dira: isolamendua, gaixo egon arren askatzen ez dituzten presoak, kartzelara joan-etorrietan gertatu ohi diren istripuak, galera emozional eta ekonomikoak, besteak beste.

Lege hauste eta eskubide urraketa guzti horiei aurre egingo dien sarea ehuntzen ari gara, jokabide horiek indargabetu zein egoera horiei amaiera emateko konpromisoa hartu duten pertsonen artean. Horretarako sortu zen Sare, pertsona ororen giza eskubideen defentsa funtsezko jotzen duten hainbat pertsona, arlo ezberdinetakoak izanda ere, elkartu, harremanetan jarri eta elkarren artean sare hori osatzeko.

Orain, behin gure lehen pausoak emanda, uste dugu lan hori suspertzeko unea heldu dela eta euskal jendartearen lehentasun bilakatu den dispertsioaren arazoari erantzuteko; preso, exiliatua edota deportatuta dauden pertsona guztiak etxera ekartzeko alegia.

Helburu horien aldeko dinamikak indartzeko behar beharrezkoak ditu Sarek alde batetik, konprometitutako pertsonen laguntza eta, bestetik, diru-ekarpenak ere bai.

Gure proposamenak interesgarriak direla uste baduzu, gure helburuekin bat egiten baduzu, parte hartu nahi baduzu eta diru-laguntza eman, Sareko bazkide egiteko aukera daukazu. Gonbidatuta zaude. Horrela, sarekide, ehuntzen ari garen Sareko partaide izango zara, zuk ere sarea osatuko duzu.

Kuota pasatzeko datak

Onarpena

10 + 5 =