Select Page

Etxeratzearen aldeko KANTUZ topaketa herrikoia Durangon

Etxeratzearen aldeko KANTUZ topaketa herrikoia Durangon

Abenduan sartuak gaude eta Sare Herritarrak garai hauetan egin ohi duen moduan kaleak aldarrikapenez betetzeko une garrantzitsuak izaten dira guretzat. Egun bereziak ere ba datoz, gabonak, lagun eta familia giroan urtean pasatakoak gogoratu eta jai giroan ospatzeko erabiltzen ditugunak. Baina, ondoan falta ditugunak gogoratzeko momentuak ere badira eta, biolentzia ezberdinen eraginez gure ondotik joanak, edo espetxean lau hormen artean edo erbestean daudenez gogoratzeko egunak izaten dira baita ere.

ETAk bere jarduera amaitutzat eman zuela 13 urtetara oraindik ere, 142 euskal preso daude espetxean eta 20 euskal herritar inguru iheslari eta deportatu artean. 13 urte ondoren salbuespen legeek indarrean jarraitzen dute, terrorismoaren kontrako estrategiara bideratutako legeak, orduan ere euskal presoak modu bidegabean zigortu bazituen ere, are ageriago ikusten da lege horiek egun adierazte duten salbuespena.
Euskal Herrian bizitutako gatazkak utzitako ondorioekin amaitzea premiazkoa da euskal herritarrontzat, behar bat da sufrimenduak gehiago ez luzatzea. Duela gutxi, salbuespen lege batekin amaitzea lortu badugu ere, oraindik indarrean jarraitzen du salbuespen auzitegi den Entzutegi Nazionalak, edo bizi osorako espetxe zigorra ordezkatzeko sortu zen 07/2003 legeak.

Eragile sozial eta politikoen, sindikatuen, alderdien eta gizartearen ardura da oro har, etorkizunera begira jarri eta salbuespenekin amaitzea, sufrimenduarekin amaitzea, gatazkaren konponbideari aterabide integral bat eskaintzeko lanean aritzea. Hori guztiagatik elkartuko gara Urtarrilaren 11an Bilbon La Casillatik hasiko dugun manifestazioan, aterabide integral bat eskatzeko, euskal preso, iheslari eta deportatuek etxerako bidea urratu dezaten, biolentzia ezberdinen biktimek egia jakin dezaten, aitortuak izan daitezen. Finean, Euskal Herriak horrenbeste behar eta merezi duen etorkizunari, elkarbizitzari begira jarri gaitezen.

Behin betiko bakea, konponbidea, elkarbizitza.
Behin betiko preso, iheslari eta deportatuak ETXERA!

Datozen ekimenak

AZKEN BIDEOAK