6 egun falta dira Donostiako Aste Nagusiari hasiera emateko, 6 egun falta dira kainoikadarako. Prestaketa lanetan ari da Donostia eta Sare Herritarran ere prestaketa lanean gabiltza. 7 egunez Gipuzkoako hiriburuan erraldoi eta buruhandiez, musika eta dantza eskaintzez, txoznez, abordaiaz, kontzertuez, helatuez, su artifizalez eta abarrez gozatzeko aukera izango dugu. Hala ere, urtero egin ohi dugun moduan, jaiari aldarrikapena txertatu asmoz elkartuko gara euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko aldarria hirian zehar zabaltzeko baliatuko dugun mobilizazioan.

Abuztuaren 16an, eguerdiko 12:30tan Bulebarretik hasita, Donostiako kaleak zeharkatuko ditugu konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren alde. Orain gutxi hondartzetako mobilizazioan esan dugun moduan, ezinbestekoa baita elkarbizitza agertokietara jauzi egin nahi badugu gatazkak utzi dizkigun ondorio guztiekin amaitzea, ezinbestekoa baita oraindik indarrean jarraitzen duten sufrimenduekin behin betiko amaitzea.

Gipuzkoako herritar guztiei luzatzen diegun gonbita, haur, gazte zein heldu, guztion ekarpena beharrezkoa baita orain ia 15 urte gertatu ez zen bake prozesua gogoan hartu eta biktimen egia, aitortza eta erreparazioa eskatzeko. Guztion ekarpena beharrezkoa baita euskal preso, iheslari eta deportatuen etxerako bidea indartu eta arintzeko.

Abuztuaren 16an Donostiak ETXERA! Abuztuaren 16an Gipuzkoak ETXERA!