{"id":411,"date":"2021-01-10T10:15:00","date_gmt":"2021-01-10T10:15:00","guid":{"rendered":"http:\/\/650tontor.sare.eus\/?p=411"},"modified":"2021-10-12T10:18:37","modified_gmt":"2021-10-12T10:18:37","slug":"urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/sare.eus\/es\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/","title":{"rendered":"Urtarrilaren 9ko balorazioa egiteko agerraldia eta aurrera begirako hausnarketa"},"content":{"rendered":"<div class=\"uncode_text_column\">\n<p>Deialdi honek bi helburu ditu.:<br \/>\nBatetik, atzo antolatu genituen ekitaldien balorazio laburra egitea.<\/p>\n<p>Ekitaldi kopurua: 238 herri<br \/>\nBizkaia: 74<br \/>\nGipuzkoa: 69<br \/>\nNafarroa: 78<br \/>\nAraba: 17<br \/>\nIparralde: Baiona<\/p>\n<p>Bigarren helburua da oraingo egoeraren inguruan egiten dugun hausnarketari buruzko dokumentua aurkeztea. Hausnarketaz gainera, hasi berri den urtean emango ditugun urratsak azaltzen dizkizuegu.<\/p>\n<p>Duela sei urte gure erakundea sortzeko izan genituen arrazoietako baten garrantzia azpimarratu nahi dugu: euskal presoei dagokienez, giza eskubideak lehenetsi beharra aldarrikatzea. Helburu hori lortzeko, sortu ginenetik gaur arte, indarrak batuz joan gara arlo politikoan, sindikalean eta sozialean, eta ezberdinen arteko guneak sortu ditugu.<\/p>\n<p>Oraingo egoerari dagokionez, esan behar dugu, bide honi ekin genionean, preso gehienak beren etxeetatik ehunka kilometrora dauden espetxeetan zeudela, eta, ondorioz, senideek bidaia luzeak egin behar zituztela, ondorio larriekin: 16 hildako eta 400 istripu.<\/p>\n<p>Urruntze-politika horren eraginpean egon diren pertsonen artean, bi kolektibo nabarmendu behar ditugu, gehiago sufritu dutelako eta sufritzen ari direlako:<\/p>\n<p>Batetik, azken 9-10 hilabeteetan, espetxeratutako aita, ama edo biak ikusteko aukerarik izan ez duten 80 neska-mutiko baino gehiago. Erantsi behar da, bisitatu ahal zituztenean, 1.000 km baino gehiagoko bidaiak egin behar zituztela horretarako.<\/p>\n<p>Bestetik, adinekoak, arazo handiak baitituzte bidaia luze horiek egiteko.<\/p>\n<p>Gaur, garai itxaropentsuak ditugu aurrean. Zerbait mugitzen ari da. Preso batzuk hurbildu dituzte, baina oso astiro, eta gutxi dira Euskal Herrira ekarri dituztenak.<\/p>\n<p>Garrantzitsua iruditzen zaigu zenbait datu ematea, ikus dezazuen, itxaropentsua izan arren, egoera ez dela lasai egoteko modukoa:<\/p>\n<p>218 preso<\/p>\n<p>\u2013 163 preso Espainiako 36 espetxetan sakabanatuta.<\/p>\n<p>\u2013 %\u00a029, 600\/1.100 km arteko distantziara.<br \/>\n\u2013 %\u00a020, 400\/590 km arteko distantziara.<br \/>\n\u2013 %\u00a038, 100\/390 km arteko distantziara.<\/p>\n<p>\u2013 Beste 30 pertsona Frantziako SEI espetxetan ari dira betetzen kondena.<br \/>\n\u2013 25 pertsona (%\u00a013) Euskal Herriko espetxeetan daude \/ 7, espetxeratze arinduan.<\/p>\n<p>\u2013 186 gizon, 32 emakume eta 2 ume.<br \/>\n\u2013 Seik 70 urtetik gora dute<br \/>\n\u2013 60 presok kondenaren hiru laurdenak beteak dituzte dagoeneko, eta beste zortzi egoera horretan egongo dira 2021ean<\/p>\n<p>Gradu-progresioa konpondu gabeko arazoa da preso askoren kasuan.<\/p>\n<p>107 preso lehen espetxe-graduan daude<br \/>\n71, bigarrenean<br \/>\neta 9 baino ez daude hirugarren graduan.<\/p>\n<p>\u2013 17 presok gaixotasun larriak dituzte.<\/p>\n<p>Egoera honen aurrean, SAREk ezinbestekotzat jotzen du presoak Euskal Herrira hurbiltzen jarraitzea, haien errotze soziala ahalbidetzeko eta senideei urruntasun horrekin ezarritako zigor erantsia arintzeko bidea baita.<\/p>\n<p>SAREk berehala bideratu beharrekoa nabarmendu nahi du, eta, horregatik, alderdi hauek aipatu nahi ditugu:<\/p>\n<p>LEGE BATZUK EZ DIRA BETETZEN<\/p>\n<p>Zuzenbidezko Estatu bat izateko, funtsezko bi baldintza dira legezkotasun-printzipioa betetzea eta giza eskubideak errespetatzea. Hala egiten ez bada, ezin da demokraziaz hitz egin.<\/p>\n<p>Urruntze-politikak ELOOren 12.1 artikuluan ezarritakoa urratzen du. Izan ere, artikulu horretan presoak haien familien bizilekutik hurbil kokatzeaz hitz egiten da. Eta argi dago Andaluzia, Levante edo Galizia ez daudela hurbil, ezta Daroca, Due\u00f1as, Topas edo Madril ere.<\/p>\n<p>Osasunerako eskubidea ere urratzen da preso hauei ez baitzaie eteten kondena Zigor Kodearen 60. eta 80. artikuluetan ezarritakoaren bidez, hirugarren espetxe-gradua aplikatuta.<\/p>\n<p>Gradu-progresioak blokeatuta daude kasu gehienetan. Preso batzuk 30 urte arteko kondenak osorik bete ondoren geratu dira aske, eta kondena osoa lehen espetxe-graduan bete dute.<\/p>\n<p>Euskal presoen kolektiboaren %\u00a075ak aspaldi erabaki zuen gradu-progresiorako mekanismo legalak erabiltzea, eta, beraz, Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak ez dauka aitzakiarik progresio hori ez aplikatzeko. Eta, horrekin batera, erregimen irekiak, kondena etxean betetzeko aukera, baimenak eta baldintzapeko askatasunak.<\/p>\n<p>Gradu-progresioa aldarrikatzea izango da SAREren helburu nagusienetako bat 2021erako. Datu bat: gradu-progresioa aplikatu izan balitzaie, 68 preso aske egongo lirateke orain.<\/p>\n<p>BESTE LEGE ZENTZUGABE BATZUK<\/p>\n<p>50 presori baino gehiagori, estraditatu ondoren, ez zaie konputatu Frantzian betetako kondena. Neurri hori giza eskubideen kontrakoa da.<\/p>\n<p>70 pertsona, praktikan, biziarteko kondena betetzen ari dira, 7\/2003 Legea aplikatu ondoren. 30 urteko zigor bat suntsitzailea bada, zer eragin izan dezake espetxean 40 urte egoteak? Zigor hori ez dator bat berreziketa eta gizarteratzea lortzeko helburuekin.<\/p>\n<p>BIKTIMAK<\/p>\n<p>Oso argi dugu euskal presoei ezarritako muga horiek ez digutela eragotzi behar indarkeriaren -indarkeria guztien- biktimek izandako sufrimenduak ulertzea eta pertsona horiei elkartasuna adieraztea.<\/p>\n<p>Begirunea zor diegu, eta haien mina ulertu behar dugu, eta egiten ari garen bizikidetzarako bide honetan dagokien espazioa bete behar dutela defendatuko dugu beti.<\/p>\n<p>GEHIENGO POLITIKOAK<\/p>\n<p>Agerraldi honen hasieran adierazi dugu garai berri baten hasieran gaudela, eta litekeena da hala izatea Estatuan dauden gehiengo politiko berrien eraginez.<\/p>\n<p>Orain, aukera dute normalizaziorako urratsak emateko, lege arruntak aplikatuta eta salbuespen-legeria indargabetuta.<\/p>\n<p>Itxaropentsu ikusten dugu espetxeen arloko eskumenak euskal administrazioari aldatzeko posibilitatea. Baina, horrekin batera, eskumenak itzuli behar zaizkie espetxe-zaintzako epaitegi naturalei. Hurbileko epaitegiei. Eta desegin egin behar da Auzitegi Nazionalaren mendeko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentrala.<\/p>\n<p>Eta hurrengo urratsa izan behar da euskal presoak elkartzea, hemen.<\/p>\n<p>Gehiengo politiko horiei eskatzen diegu hasitako bidetik jarraitzeko. Ezer aldatu izan ez balitz bezala jokatzen duten politikaren eta epailetzaren arloko sektore gogorrenei aurre egiteko. Iraganean gotortuta, oraina aintzat hartu gabe, iraganari buruzko kutsu antiterrorista duen kontakizunari eusten dioten sektore horiei aurre egiteko eskatzen diegu.<\/p>\n<p>Horregatik, Euskal Herriko gehiengo politikoek egin duten bezala, Estatuan dauden gehiengo politiko berriek giza eskubideen lehentasun etikoa onartu beharko lukete, baita kontuan hartu indarkeria gaindituta dagoen estadiotik bakean, bizikidetzan eta konponbidean oinarritutako estadiorako bidean gaudela ere.<\/p>\n<p>Gakoa da legezkotasunaren, gizatasunaren eta gizarteratzearen printzipioak gailentzea, eta arbitrariotasuna eta komenientzia alde batera uztea.<\/p>\n<p>2021ERAKO LANAK<\/p>\n<p>Amaitzeko, hasi berri den urte honetarako zeregin nagusitzat ditugunak helarazi nahi dizkiegu Euskal Herriko indar politiko eta sindikalei, baita euskal gizarteari ere:<\/p>\n<p>1.- Euskal preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzeko prozesua azkartzea, eta, beraz, hurbil dauden beste kartzela batzuetara aldatzen dituztenean, epe laburrerako izatea, tarteko urrats gisa.<\/p>\n<p>2.- Gaixotasun larri sendaezinak dituzten presoak eta adin handiko presoak askatzea.<\/p>\n<p>3.- 7\/2003 Legea indargabetzea eta legeria arrunta aplikatzea.<\/p>\n<p>4.- Baimenak ematea. Gaur egun, 30 preso baino gehiago baimenak lortzeko egoeran daude, baina ukatu egiten zaie aukera hori.<\/p>\n<p>5.- Seme-alaba txikiak dituzten amentzako modulu bat sortzea Euskal Herriko espetxeetako batean.<\/p>\n<p>Zeregin hauek euskal gehiengo politikoaren laguntzarekin jorratu nahi ditugu, aurrera egiteko bide bakarra baita.<\/p>\n<p>Lanean jarraituko du gure oinarri soziala zabaltzeko, pluraltasuna ardatz hartuta. Guztiekin hitz egingo dugu. Espazioak partekatuko ditugu eta interes handiz jasoko ditugu helburu horien inguruan egiten zaizkigun ekarpen guztiak. Bereziki, presoek egiten dizkigutenak jaso nahi ditugu, eta, horretarako, haiek bisitatzen jarraituko dugu. Baita gure herrian jasandako indarkeria guztien biktimek egiten dituzten ekarpenak ere, eta haiekin ezarritako elkarrizketarako kanalak erabiltzen jarraituko dugu.<\/p>\n<p>Itxaropenerako unea da. Egia bihur dezagun!<\/p>\n<\/div>\n<div class=\"uncode_text_column\">\n<p>&gt;&gt; DOKUMENTUA:\u00a0 <a href=\"https:\/\/sare.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/TESTU-LUZEA-U10.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">SARE GARAI BERRIAREN AURREAN<\/a><\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Deialdi honek bi helburu ditu.: Batetik, atzo antolatu genituen ekitaldien balorazio laburra egitea. Ekitaldi kopurua: 238 herri Bizkaia: 74 Gipuzkoa: 69 Nafarroa: 78 Araba: 17 Iparralde: Baiona Bigarren helburua da [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":416,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_et_pb_use_builder":"off","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[10],"tags":[],"class_list":["post-411","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-etxera","et-has-post-format-content","et_post_format-et-post-format-standard"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v26.4 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>Urtarrilaren 9ko balorazioa egiteko agerraldia eta aurrera begirako hausnarketa - Sare Herritarra<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Urtarrilaren 9ko balorazioa egiteko agerraldia eta aurrera begirako hausnarketa - Sare Herritarra\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Deialdi honek bi helburu ditu.: Batetik, atzo antolatu genituen ekitaldien balorazio laburra egitea. Ekitaldi kopurua: 238 herri Bizkaia: 74 Gipuzkoa: 69 Nafarroa: 78 Araba: 17 Iparralde: Baiona Bigarren helburua da [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Sare Herritarra\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2021-01-10T10:15:00+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2021-10-12T10:18:37+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/sare.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/01\/urt-10.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"893\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"502\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"admin\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"admin\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/\"},\"author\":{\"name\":\"admin\",\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/#\/schema\/person\/5a711e7396face0569eb43391127616d\"},\"headline\":\"Urtarrilaren 9ko balorazioa egiteko agerraldia eta aurrera begirako hausnarketa\",\"datePublished\":\"2021-01-10T10:15:00+00:00\",\"dateModified\":\"2021-10-12T10:18:37+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/\"},\"wordCount\":969,\"commentCount\":0,\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/#organization\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/sare.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/01\/urt-10.jpg\",\"articleSection\":[\"Etxera\"],\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/\",\"url\":\"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/\",\"name\":\"Urtarrilaren 9ko balorazioa egiteko agerraldia eta aurrera begirako hausnarketa - Sare Herritarra\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/sare.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/01\/urt-10.jpg\",\"datePublished\":\"2021-01-10T10:15:00+00:00\",\"dateModified\":\"2021-10-12T10:18:37+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/sare.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/01\/urt-10.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/sare.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/01\/urt-10.jpg\",\"width\":893,\"height\":502},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/sare.eus\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Urtarrilaren 9ko balorazioa egiteko agerraldia eta aurrera begirako hausnarketa\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/#website\",\"url\":\"https:\/\/sare.eus\/\",\"name\":\"Sare Herritarra\",\"description\":\"KONPONBIDEAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO SARE HERRITARRA\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/#organization\"},\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/sare.eus\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/#organization\",\"name\":\"Sare Herritarra\",\"url\":\"https:\/\/sare.eus\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/#\/schema\/logo\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/sare.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/08\/sare.png\",\"contentUrl\":\"https:\/\/sare.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/08\/sare.png\",\"width\":120,\"height\":142,\"caption\":\"Sare Herritarra\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/#\/schema\/logo\/image\/\"}},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/#\/schema\/person\/5a711e7396face0569eb43391127616d\",\"name\":\"admin\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\/\/sare.eus\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d22a8cc353ba20fa3181b73b7b53a33b5b98923d9a2f9945443604d7359581c4?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d22a8cc353ba20fa3181b73b7b53a33b5b98923d9a2f9945443604d7359581c4?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"admin\"},\"url\":\"https:\/\/sare.eus\/es\/author\/prueba3371_a2783y7n\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Urtarrilaren 9ko balorazioa egiteko agerraldia eta aurrera begirako hausnarketa - Sare Herritarra","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Urtarrilaren 9ko balorazioa egiteko agerraldia eta aurrera begirako hausnarketa - Sare Herritarra","og_description":"Deialdi honek bi helburu ditu.: Batetik, atzo antolatu genituen ekitaldien balorazio laburra egitea. Ekitaldi kopurua: 238 herri Bizkaia: 74 Gipuzkoa: 69 Nafarroa: 78 Araba: 17 Iparralde: Baiona Bigarren helburua da [&hellip;]","og_url":"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/","og_site_name":"Sare Herritarra","article_published_time":"2021-01-10T10:15:00+00:00","article_modified_time":"2021-10-12T10:18:37+00:00","og_image":[{"width":893,"height":502,"url":"https:\/\/sare.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/01\/urt-10.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"admin","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Escrito por":"admin","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/"},"author":{"name":"admin","@id":"https:\/\/sare.eus\/#\/schema\/person\/5a711e7396face0569eb43391127616d"},"headline":"Urtarrilaren 9ko balorazioa egiteko agerraldia eta aurrera begirako hausnarketa","datePublished":"2021-01-10T10:15:00+00:00","dateModified":"2021-10-12T10:18:37+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/"},"wordCount":969,"commentCount":0,"publisher":{"@id":"https:\/\/sare.eus\/#organization"},"image":{"@id":"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/sare.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/01\/urt-10.jpg","articleSection":["Etxera"],"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/","url":"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/","name":"Urtarrilaren 9ko balorazioa egiteko agerraldia eta aurrera begirako hausnarketa - Sare Herritarra","isPartOf":{"@id":"https:\/\/sare.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/sare.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/01\/urt-10.jpg","datePublished":"2021-01-10T10:15:00+00:00","dateModified":"2021-10-12T10:18:37+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#primaryimage","url":"https:\/\/sare.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/01\/urt-10.jpg","contentUrl":"https:\/\/sare.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/01\/urt-10.jpg","width":893,"height":502},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/sare.eus\/urtarrilaren-9ko-balorazioa-egiteko-agerraldia-eta-aurrera-begirako-hausnarketa\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/sare.eus\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Urtarrilaren 9ko balorazioa egiteko agerraldia eta aurrera begirako hausnarketa"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/sare.eus\/#website","url":"https:\/\/sare.eus\/","name":"Sare Herritarra","description":"KONPONBIDEAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO SARE HERRITARRA","publisher":{"@id":"https:\/\/sare.eus\/#organization"},"potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/sare.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/sare.eus\/#organization","name":"Sare Herritarra","url":"https:\/\/sare.eus\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/sare.eus\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/sare.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/08\/sare.png","contentUrl":"https:\/\/sare.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/08\/sare.png","width":120,"height":142,"caption":"Sare Herritarra"},"image":{"@id":"https:\/\/sare.eus\/#\/schema\/logo\/image\/"}},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/sare.eus\/#\/schema\/person\/5a711e7396face0569eb43391127616d","name":"admin","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/sare.eus\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d22a8cc353ba20fa3181b73b7b53a33b5b98923d9a2f9945443604d7359581c4?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d22a8cc353ba20fa3181b73b7b53a33b5b98923d9a2f9945443604d7359581c4?s=96&d=mm&r=g","caption":"admin"},"url":"https:\/\/sare.eus\/es\/author\/prueba3371_a2783y7n\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/sare.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/411","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/sare.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/sare.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/sare.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/sare.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=411"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/sare.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/411\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":418,"href":"https:\/\/sare.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/411\/revisions\/418"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/sare.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/416"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/sare.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=411"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/sare.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=411"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/sare.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=411"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}