Imajinatzen al dituzue milaka eta milaka pertsona, autonomia kaletik udaletxeraino, hatz erakuslea altxatuta dutelarik?

Imajinatzen irudi horrek islatuko lukeen indarra?

Imajinatzen une hori lehen pertsonan bizitzea?

sare6Bada, urtarrilak 14ean irudi hori bera ikusiko duzue Bilboko karriketan, eta gainera, protagonistetako bat izanik egin ahalko duzue. Horrelako dimentsioko mobilizazio sozialean parte hartuko duten milaka eta milaka protagonista horietako bat.

Irudi indartsua, uste sendokoa… hatza guztiok batera altxatuz, inplikazio-maila areagotuz, finean, urrats bat aurrerantz eginez preso daudenen giza eskubideak errespeta daitezen aldarrikatzeko, eta gatazkaren konponbideari beharrezkoa den bultzada emateko, behin betiko eta justiziazko bakea lortze bidean.

 

Baina zer du berezitik hatza altxatzeak?

Hatza altxatzeak, igotzeak, jasotzeak badu zerbait berezia ikur gisara: errealitatea seinalatzen du, jendearen begi aurrean jarriz, eta gauzak izendatzen ikasteko, galdegiten, enpatizatzen, salatzen…ikasteko aproposa da.

Hatz erakuslearekin seinalatua ikusteak, jokaerak hobetzeko mugimenduak eragin ditzake.

Hatza altxaturik hemen nagoela aldarrikatzen dut, mundu honetakoa naizela. Hatza altxaturik, nire txanda da esaten dut, errespetuz eta irmoki, hemen nago, ikusgarria naiz, ikus nazatela Madriletik, Parisetik eta Bruselatik… eta izarretatik. Ikus dezatela hemen giza eskubideen aldeko herri bat dagoela, parte naizen herria, parte zarena, etor zaitez eta altxa nirekin batera eskua ikus gaitzaten.

Ikus eta senti gaitzaten. Indarra elkartasunean dagoelako, eta horixe da hain zuzen ere SAREk bere sorreratik sustatu duena, sentsibilitate ezberdineko herritarren dinamika bateratua, adostua. Denok batera hatzak altxatu, eta nik ere Salatzen Dut esateko prest diren sentsibilitateak.

Badakigulako euskal presoen giza eskubideen errespetua gehiengo zabal batek aldarrikatzen duela, eta gainera, berandu baino lehenago, lorpen kolektiboan amaituko den ibilbide honetan parte hartzaile izan nahi duela gehiengo horrek.

Horregatik, une honen garrantzia azpimarratu nahi dugu, behin betiko erabakiorra izan dadin. Horretarako, milaka hatz altxaturik bidea elkarturik egitearen beharra dugu, oinarrizkoa izango den aktibazio sozialaren erakusgarri, jendartea bere osotasunean martxan denaren erakusgarri.

Zentzu horretan, egokia deritzogun gogoeta bat aipatu nahi dugu: tren hau bi bagoiz osatuta dago, bata jendartearena eta bestea instituzioena, eta biak dira beharrezko aurrera egin ahal izateko.

Guzti honegatik, eragile politiko, sozial eta sindikal guztiak, instituzio guztiak ere, gure trenera batu daitezen deitzen ditugu. Giza Eskubideen, Konponbidearen eta Bakearen trenera.

Gogoeta honek eta beste batzuek ere, bide onetik goazela adierazten digute, euskal jendarteak, guztiok defendatzen dugun zoru komun honetan batzeko eta hatzak altxatzeko moduko heldutasun nahikoa duen adierazle.

Urtarrilak 14ean, jendarte honentzako erronka berri bat abiatuko da, eta zehazki, milaka eta milaka hatz salatzaile altxatuz abiatuko da.

NIK SALATZEN DUT, ETA ZUK?

INFORMAZIO GEHIAGO

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Sare emplaza a agentes e instituciones a sumarse a la manifestación de enero.

Sare ha hecho un llamamiento a la sociedad vasca a llenar las calles de Bilbo el próximo 14 de enero y ha emplazado a agentes políticos, sindicales y sociales, así como a las instituciones, a sumarse «al tren de los derechos humanos, la resolución y la paz». «Que vean que aquí hay un pueblo en favor de los derechos humanos», ha resaltado.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Sarek “hatz erakuslea altxatzera” deitu du

Urtarrilaren 14an Bilboko karriketan “preso daudenen giza eskubideak errespeta daitezen” milaka lagun bilduko direla gogorarazi dute, eta “neurri horretako mobilizazioan protagonista izateko” gonbita egin diete herritar guztiei.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Sarek urtarrilaren 14rako deitu du presoen eskubideen aldeko martxa

Gizarteari bultzada bat eskatu dio, “gatazkaren ebazpenean aurrera egiteko eta behin betiko eta bidezko bake egoera lortzeko”.

Jarraitu irakurtzen