Gaur, Bilbon Gobernu Delegaritza aurrean Sarek elkarretaratzea egin du Ibon Iparargirreren egoera gero eta larriagoaren aurrean, bere berehalako etxeratzea eskatzeko. Sarerekin batera Etxerat, Iparra Galdu Baik eta Sindikatu guztiak (Etxalde, ENHE, ESK, STEILAS, UGT, CCOO, LAB, ELA) izan dira elkarretaratzea eta hurrengo adierazpenak egin dituzte.

Joseba Azkarraga, Sareko bozeramaileak sindikatuei euren asistentzia eta Nafarroan egindako adierazpena eskertu die. Horrez gain, Iboni epaitu zitzaionean bere askatasuna kendu zitzaiola gogorarazi du, ez bere osasun eskubidea, ez eta bere bizitzeko eskubidea. Zentzu honetan, Ibone berehala askatu behar dutela exijitu du.

Alazne Intxauspek Etxalde Nekazaritza Iraunkorraren aldeko Mugimenduaren Izenean “mezu zuzen” luzatu du, “gizarte hau aldaketaren eske” dagoela esan du, baina “alternatiba bat ezin dugu sortu pertsonen eskubideak errespetatzen ez badira eta bizia arriskua jartzen baldin bada”.

UGTko ordezkariak, Raul Arzak, Eusko Jaurlaritzak ekainean onartutako adierazpena gogorarazi du eta nabarmendu “jendartearen gehiengoak gaixo diren presoen etxeratzea” eskatu duela. Argi adierazi du “neurriak malgutasuna behar dela, herri honek jasan duen sufrimenduarekin behingoz amaitzeko urratsak eman ahal” izateko. Arzak, Gobernu espainiarrari eta Espetxe Zuzendaritzari beharrezkoak diren urratsak emateko exijitu die, gaixo diren presoak aske utzi ahal izateko.

Garbiñe Aranburu LABeko ordezkari nagusiak “preso gaixoen eta bereziki ibonen askatzea eskatu” du. “Salbuespeneko legedia eta espetxe politika ankerra daude egoera honen atzean”, “PPren gobernuak bere legea ere ez du betetzen”. Adierazi du “legalitatea interesatzen zaien moduan aldatzen” dutela eta horrek “muturreko egoeretara” eramaten dituela presoak. Gogorarazi du sei urte igaro direla ETAk borroka armatua bukatu zuenetik eta tarte horretan Espainiako Gobernuak ez duela “inolako urratik” eman “benetako bake” baten bidean. “Ez dugu presoak kartzeletan hiltzen utziko”.

ELAko ordezkariak, Leire Txakartegik, “Espainiako Gobernuak bengantza politika” aplikatzen duela aipatu du eta nabarmendu nahi izan du bart “Pariseko plenoan lortutako aho batezko onarpena urrats oso garrantzitsua” izan zela eta Espainiak eredu horri eutsi behar liokela. Horrez gain “Euskal Instituzioei babes handiagoa” emateko eskatu dute Ibonena bezalako egoeren aurrean. Legea eta eskubide zibilak bete behar direla esanaz amaitu du.

Angelita Burgoa, Ibon Iparragirreren amak, Ibonekin izan duen azken bisitan

ikusitakoaren berri eman du elkarretaratzean bildu direnei. Ibon oso ahul ikusi duela nabarmendu du, bisita bera ere luze egin zitzaiola Iboni eta adierazi ziola ohean zeramatzala azken egun eta astean, ahultasun horren ondorioz. Angelitak Ibonen egoera gero eta okerragoa dela azaldu du, egunez egun okertzen ari dela hain zuzen ere eta Ibonen askatasuna eskatu du, “Ibon ez da etxera etorriko, Ibon zuzenean ospitalera eraman beharko dugu”.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Unanimidad sindical en exigir la «inmediata excarcelación» de Ibon Iparragirre

Representantes de los sindicatos ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, Etxalde, EHNE e Hiru se han reunido hoy ante la Subdelegación del Gobierno español en Bilbo junto con integrantes de Sare, Etxerat y Iparra Galdu Baik para exigir la «inmediata excarcelación» de Ibon Iparragirre y otros presos gravemente enfermos.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Ibon Iparragirre “bihar edo datorren astean” hil daitekeela ohartarazi dute medikuek

Segurtasunerako estatu idazkariak ukatu egin du “hiltzeko arriskuan” den presorik dagoela.

 

Jarraitu irakurtzen