Herritarren laguntza ekonomikoa behar dugu

IMG_5303Prentsaurreko bateratu eman dugu Sarek eta urtarrilaren 9ko mobilizazioetan kuestazioaz arduratu ziren arduradunek. Aldi berean, Sarek bere finantza arduraduna aurkezteko erabili du agerraldia: Ainhoa Azkarate. Kuestazioaz arduratu zirenen artean Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohia edo Juan Daniel Barandiaran abokatua.

Azaldu dutenez, arduradun hauek bolondresen dirua jaso ostean, banketxean sartu zuten hauek ere: kudeaketa guztia haien esku geratu zen, gardentasuna erakutsiz. Zentzu honetan, aurtego kuestzioan lortutako diru kopuruaren berri ere eman dute: 68.784 €.

Kopuru honekin, Sare herritarreko Azkaratek azaldu duenez, aurreko urtetik pendiente zeuden gastu ezberdinak ordaintzeko erabili da. Izan ere, pasadan urtetik kopuru handia falta zen ordaintzeko. Finantza arduradunak azpimarratu du aurtengo kuestaziotik lortutako dirua pasadan urteko zorrak ordaintzeko balio izan duela; are gehiago, aurtengo  gastu batzuk ordaintzeko ere balio izan du aurreko larunbatean bildutakoak.

Baina ez da nahikoa, eta euren zerbitzuak eskaini dituzten zenbait enpresekin zorretan dago oraindik Sare. Hala ere, nahiz eta garai onak ez izan, ahal dutenei ahal dutena emateko eskatu du Azakaratek, Sarek presoen giza eskubideen defentsaren lanean jarraitu ahal izateko.  Horretarako, kontu korronte zenbaki bat publiko egin du Sarek, bakoitzak ahal duen ekarpena egin ahal izateko eta diru kontuari dagokionez lehenbailehen garbi egoteko.

Ekarpenak egiteko kontu korronte zenbakia:

LABORAL KUTXA ES47 3035 0012 71 0120113310

Eskerrik asko!

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare