Ibon Iparragirre larriki gaixo den presoaren auzia daraman epaileak hirugarren iritzi bat eskatu izana gogor salatu du Sarek

Sare herritarrak gogor salatu nahi du epaileak hartutako jarrera. Mediku informeek garbi utzi dute behin eta berriro Ibonen egoera denboran aurrera egin ahala okerrera doala espetxeratua jarraitzen duen bitartean. Azken informeek gainera, Ibonek 20 defentsa soilik dituela eta bere bizia arriskuan dela agertzen dute. Honen aurrean, Ibon espetxean mantentzeko erabakia berau heriotza zigorrera zigortzeko erabakia da, mendekuan eta gorrotoan oinarritutako erabakia.

Egoera larri honen aurrean espainiar justiziak eta Espetxe Zuzendaritzak ezin dute beste aldera begiratu. Ibonen eta larriki gaixo diren presoen etxeratzeaz ari garenean giza eskubideen eta legearen aplikazioaz ari baikara. Baina egoera horrela izanik, Sarek argi du herritarrak garela egoera honekin amaitzeko giltzarria, herritarrak prest gaudelako elkarrekin aurrera egiteko.

Bide honetan, Sarek dei egiten die herritarrei euren ideologia delakoa izan da ere, giza eskubideen defentsan datorren larunbatean, azaroak 11, eguerdiko 12:00etan Basauriko kartzelatik osasun zentrora egingo den giza-katean parte hartzera, Ibonen berehalako etxeratzea eta baita gainontzeko 12 preso gaixoena ere eskatzera.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare