Inaxio Oiartzabal eta Joseba Azkarraga Sareko ordezkariak Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentearekin bildu dira gaur “0km. Prest Gaude” dokumentua aurkezteko. Irailaren 6ean prentsaurrean aurkeztutako dokumentu honek Sarek datozen hilabeetan egingo duen jarduna zehazten du.

Sareko bozeramaileek esan dute gure herriak hamarkadetan zehar jasandako indarkeriak esfortzu kolektibo bat egitea eskatzen digula, urteetan luzatutako sufrimentu eta gatazkari benetako amaiera eman ahal izateko.

Preso, exiliatu eta deportatuen gaiari konponbidea eman gabe ETAren desarme edo amaierarekin arazoa amaituko dela pentsatzea akatsa litzateke; gatazkaren ondoriei ere aurre egitea ezinbestekoa da.

Edozein motatako indarkeria jasan duten biktimei diegun erabateko errespetutik abiatuta, instituzioei eskatzen diegu elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko urratsak ematen jarraitzea, gobernuek aurrera eraman beharreko politikak inork baldintzatu gabe. Baita espetxe politikak ere.

Gaur egun inork ezin du onartu, ez politikoki ezta etikoki ere, biktimak mendeku eske aritzea. Biktimek errespetua eta erreparazioa exijitzen dute, baina inongo gobernu, alderdi politiko edo organo judizialek ezin du euren izenean elkarbizitza oztopatzen duen mendekuzko espetxe politika aplikatzen jarraitu.

Sareko ordezkariek Parlamentuko presidenteari eskatu diote kontutan har dezaken instituzioetan lortutako gehiengo berriek injustiziekin amaitzeko ere balio behar dutela.

Urruntze politikaren amaiera; larriki gaixorik dauden presoen askatasuna eta salbuespenezko legediaren amaiera izango dira datozen hilabeteetan Sarek egingo duen lanaren oinarria. Jarduera honen inflexio puntu nabarmena urtarrilaren 13an Bilbon egingo den manifestazioa izango da, bertaratzeko gonbidapena egin diote presidenteari.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare