Sarek prentsaurrekoa eman du gaur 0km kanpaina aurkeztuz eta ekainaren 17an Donostian egingo den ekitaldira joateko dei eginez.

Zergatik 0 km eta zergatik ekainaren 17an?

Pasa den apirilaren 8an ETAk urrats bat gehiago eman zuen, armagabetzea gauzatuz. Urrats honen bidez, 2011an bere ekinbide armatuari amaiera ematen ziola iragarri zuenean abiatu zuen bidean jarraitu du ETAk.

Sareren ustez, erabaki hauek, Espainiar Gobernuak eta epailetzaren zati batek erakutsi duten inmobilismoa gainditzen lagundu behar lukete, modu honetan giro politikoa arinduz sakoneko aldaketa politikoak eman ahal izateko giza eskubideen, bakearen eta konponbidearen alorrean.

Ez gara politikaz ari. Giza eskubideen errespetuaz ari gara eta, eskubide diren heinean, ezin daitezke momentuko interes politiko edo gobernuaren txantaiaren araberakoak izan.

Behin eta berriz errepikatu beharko da, argi gera dadin: giza eskubideak errespetatzen ez dituen gizarte bat ez da benetako demokrazia bat.

Hau ez da esaldi huts bat. Euskal presoei eta hauen familiei behin eta berriz egiten zaizkien eskubide urraketetan oinarritutako baieztapena da:

  • Presoak ere gizartearen parte diren heinean, botere judizialak ez ditu herritar guztien eskubideak bermatzen. Botere judiziala botere politikoari erabat subordinaturik agertzen da.
  • Argi eta garbi esan behar dugu: Botere Judizialak presoen eskubideak urratzen ditu, eskubide oinarrizkoenak ukatzen dizkie. Honela, esan dezakegu Botere Judizialak ez duela bere funtzio garrantzitsuenetakoa betetzen: pertsona guztiek eskubideak betetzen direla bermatzea, baita preso diren pertsonenak ere.

Datorren ekainaren 15ean hiru urte beteko dira Sare sortu zenetik. Euskal gizarteak argi dauka zein momentutan aurkitzen garen eta baikor dago. Hala ere, badaki bidea luzea dela. Horregatik Sarek badaki indarra hartu eta bide egiten jarraitu beharra dagoela. Hau medio, Sarek, ekainaren 17an jai giroan egingo den ekitaldi aldarrikatzailera batzeko deia egin dio euskal gizarteari:

  • Jai giroan gauzatuko da, armagabetzeak behin betiko konponbidera gerturatzen gaituelako.
  • Eta aldarrakatzailea izango da, ozen esango diegulako bai judikaturari, bai alderdi politiko eta instituzioei ez dugula gehiago itxaron nahi, prest gaudela jadanik. Espainiar Gobernu eta Justiziaren mehatxu eta txantai jarreraraz aspertuta gaude eta hori ekiditeko bide egiten segituko dugu.

0 Km, euskal preso exiliatu eta deportatuak etxean nahi ditugulako.
0 Km, gaixo dauden presoak bizirik eta etxean nahi ditugulako.
0 Km, salbuespenezko legedi guztiari amaiera eman nahi diogulako.
0 Km, benetako bakearen alde konponbidean aurrera egiten segitu nahi dugulako.

Hau medio, euskal gizarteari dei egiten diogu, edozein ideologia edo jarrera politikotakoa izanda ere, konponbidearen alde egin dezan eta honen parte aktibo izan dadin. Ekainak 17ko egunak inpultsoa hartzeko balio behar digu, Madrilgo eta Pariseko Gobernuari ez dugula amore emango eta ekiten segituko dugula esango diegu.

Itxi diezaiogun atea konfrontazio eta gatazkari, eta ireki diezaiogun bakeari, giza eskubideen defentsari eta konponbideari.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Sare presenta la campaña 0Km y llama a una movilización en Donostia el día 17

La red ciudadana en favor de los derechos de los presos vascos Sare ha emplazado a la sociedad vasca a ser «parte activa de la paz y la resolución» tal y como, ha considerado, lo fue en Ipar Euskal Herria con el desarme, para lo que ha llamado a una gran movilización en Donostia el 17 de junio, en el marco de la campaña 0Km.

 

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

“Konfrontazioari ateak itxi eta konponbideari ireki” nahi dizkio Sarek

Herritarrei dei egin diete ekainaren 17an Donostian antolatuko duten ekitaldian parte hartzeko.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB ALBISTEAK

Sarek ‘mobilizazio handi bat’ egingo du ekainaren 17an Donostian

Euskal gizarteari “bakegintzan eta konponbidean parte aktibo” izateko deia egin dio eta manifestazioa jendetsua izango dela espero du.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB NOTICIAS

Sare convoca una ‘gran movilización’ en San Sebastián el 17 de junio

Sare llama a la sociedad vasca a ser “parte activa de la paz y la resolución” y espera que la manifestación sea masiva.

 

Jarraitu irakurtzen