SARE herritarrak, ETA erakundeak, apirilaren 8rako iragarritako armagabetzearen erabakia agurtzen du

Konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren norantzan beste pauso baten aurrean gaude, hainbeste sufrimendu eta min sortu duten, eta hamarkadak iraun dituen indarkeriak, alde askotako indarkeriekin amaitzeko beste pauso baten aurrean.

Erabaki honekin batera, aintzat hartzen degu euskal presoek kartzeletan ematen ari diren eztabaida, zalantzarik gabe 2013ko Abenduan hartutako bidean beste pauso bat izango dena, Gatazka honekin amaitze bidera gerturatuko gaituena.

Apirilaren 8a beraz, herri honetako norbanako guztientzako data garrantzitsua da.

ETAren armagabetzearekin batera, indar gehiagorekin ahal bada, euskal jendarteak Gasteizko kaleak beteko ditu larriki gaixo dauden presoen askatasuna eskatzeko.

Bada garaia, Espainiar zein Frantziar estatuek bide beretik pausoak eman ditzaten, eta konfrontazioan, mendekuan eta sufrimentuan oinarrituak dauden jarrerak alde batera uztekoa.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare