Sare herritarrak, Auzitegi Konstituzionalaren zigorren batuketaren inguruko sententzia zaplasteko berri bat bezala baloratzen du.

Zaplasteko berria, legalitate printzipioari, giza eskubideei eta urraketen eskenatoki hau konponbidearenagatik aldatzeko gogoari ere.

z du errespetatzen Legalitate printzipioa. Injenieritza juridikoa erabiltzen duelako, Europar Batasuneko estatu ezberdinetan ezarritako sententziek beraietako edozeinetan efektu bera izan behar dutela dioen 2008/675/Jal europear legea ez betetzeko.

Ondorioz, Auzitegi Konstituzionalaren erabakia Zuzenbidearen aurkakoa da. Bere egunean, ehundik gora juristek, EHU eta Sareren kolaborazioekin aurkezturiko txosten juridikoak jasotzen duenaren arabera.

Ez ditu Giza eskubideak errespetatzen. Estatu espainiarrak judikatura arma politiko gisa erabiltzeko duen obsesioa medio, Konstituzio beraren edota nazioarteko legislazioaren arabera dagozkien eskubideen bermatzaile izatea ahazten du. Egun 7 dira, esandako marko erabakia aplikatuz gero, zigor osoa beterik aske behar luketen pertsonak, eta dagokien askatasuna urraturik jarraitzen dutenak.

Azkenik, ez du errespetatzen ere, ETAk bere ekinbide armatua uzteko erabakitik 5 urte betetzear daudenean, euskal jendarteak eskenatoki hau gainditzeko duen gogobetea.

Blokeoa, desilusioa, eta konponbidearen eta giza eskubideen errespetuaren beharra duen egoera hau luzaraztea nahiago dute. Eta beraz, aurrera egitea, ilusioa sortzea eta eskenatoki hau behin betiko gainditzea beharrezkoa da.

Dena den, europar instantzietan orain abiatuko da prozedura hau, ziurrenik, 197/06 doktrinarekin gertatu gisara, Europak Espainia lotsagorritu eta europako araudia betetzera behartuko du.

Baina bitartean, denbora gehiago eta gehiago pasatzen doa, eta Espainiak bere mendeku politika ezartzen jarraituko du.

Guzti honegatik, eragile sozial, politiko eta sindikal orori, eta orohar euskal jendartea, mozorro juridikodun bidegabekeria politiko berri hau Salatzen Dut-en bidez gaitzestera deitzen dugu, urriak 15ean Donostiako kaleetan ospatuko den manifestazioan masiboki parte hartuz.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare