Ekitaldi honetan parte hartzen ari garen entitateak, SARE, COMISIÓN ANTI SIDA DE ALAVA, SALHAKETA eta ETXERAT, berretsi egiten dugu gure konpromisoa printzipio humanitarioekiko eta pertsonen eskubide eta askatasunen defentsarekiko.

Printzipio eta eskubide horiek bere horretan aitortu behar dira, alde batera utzita egokitasunak, egoerak eta interes politikoak. Askatasuna kendu zaien pertsonak eskubide-subjektu dira eta eskubide horiek aitortu eta bete egin behar dira justiziaz. Alde horretatik, espetxean larriki gaixorik, kondena luzeekin, osasun-asistentzia txarrarekin eta sakabanaturik egoteak, zuzenean eragindakoen oinarrizko eskubideen urraketa larria izateaz gain, zigor anker bat gehitzen die haien senide eta lagunei.

Egoera horretan daude, beste batzuen artean, Oier Gomez Mielgo (Parisen preso) eta Jose Ramon Lopez de Abetxuko (Villabonan preso) gasteiztarrak.

Giza Eskubideen Europako Epaitegiak dio ezen pertsona kondenatuen osasuna kontuan hartu behar dela askatasuna kentzeko modalitateak erabakitzerakoan, espetxeratzea baterazina izan baitaiteke gaixotasun larri batekin, baldin eta pertsonari espetxeratzeak berez eta nahitaez dakarren sufrimendua baino handiagoko arrisku eta sufrimendua eragiten badio.

Alde beretik esan daiteke gaixotasun larri bat duen pertsona bat espetxetik ateratzeak ezin duela bermatu kalte sendaezin bat sendatzea baina bai halabidetzen du hobekuntza erlatibo bat eta eboluzio geldoago bat, jazoera akutu guxiagorekin, ez soilik mediku-tratamenduarengatik, espetxe barruan ere jaso baitzezakeen, baizik eta giro-aldaketagatik, horrek positiboki laguntzen baitu.

Gogoeta horietan oinarriturik hemen gaudenok Oier, Abetxuko eta larriki gaixorik dauden preso guztien askatasuna exigitzen dugu.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare