Sare herritarrak, Picassent-eko espetxean urrundua dagoen euskal emakume preso baten alabak pairaturiko gertaera larriaren aurrean, indarrean dauden eskubide urraketekin amaitu beharraren garrantzia adierazi nahi du. Hori salatu asmoz, elkarretaratze bat deitzen du larunbatean Alderdi Ederren, Donostiako udaletxe aurrean, arratsaldeko 19:00etan.

Milaka eta milaka lagunek Bilboko kaleetan euskal presoen eskubide urraketekin amaitu behar dela eskatzetik 48 ordu igaro ez diren honetan, IZAR haurrak, SARA MAJARENAS euskal presoaren alabak, jasandako erailketa matxista saiakerak, gogorarazten digu, larunbatean erakutsi gisara, euskal jendarteak aktibaturik jarraitzearen beharra, eta espainiar gobernutik ezartzen den giza eskubideen urraketa sistematikoa amaitzeko eskatzearen beharra. Preso diren pertsonen eskubideen aurka, beraien legeei eta nazioarteko araudiei muzin egiten dieten horiek salatzen ditugu.