Presoen %80-tik gora, beraien jaioterritik
400 km baino gehiagotara daude.

Preso kopurua


 Gaur egun 338 preso daude
sakabanatuak,  gehienak
estatu frantsesan eta espainolan.


Distantziak


Aste batean senide guztien
artean 13,2 buelta ematen
dizkiote munduari.


Gastuak


110.112,03 €ko gastua
dute senide guztien artean
aste bakar batean.


Puntu beltzak


58 puntu beltzetatik baino
gehiagotik pasatzen dira astero
senide eta lagunek.


Aste batean


275,97 €
  • Joan/Etorria

1.326,4 km
  • Joan/Etorria

Hilabete batean


1.103,9 €
  • Joan/Etorria

5.305,58 km
  • Joan/Etorria

Urte batean


13.246,84 €
  • Joan/Etorria

63.667 km
  • Joan/Etorria

ISTRIPUAK


1989, hasiera

Urte honetan aplikatzen hasi zen dispertsioa estatu espainolean, 1989.ko maiatzaren 15ean, PSOE agintean zegoelarik. Frantzian aldiz, lehenago aplikatzen hasi zen.

Gaur egun, presoen %80a baino gehiago, 400 km baino gehiagotara beraien jaioterritik urrunduak daude.

Lehenbiziko heriotza

1982. urteko otsailan dispertsioak lehenengo hildakoa eragin zuen, Koldo Amezaga euskal presoaren arreba. Istripu berdinean bere beste arreba larriki zauritua suertatu zen.

Gaur egun

Dispertsioak 16 pertsonen heriotza eragin du. Pertsona guzti hauek bizitza galdu zuten maite zituzten  senide eta lagunei bisita egitera zihoazenean.

1982-09-29: Rosa eta Arantza Amezaga Mendizabal | Tolosa. Koldo Amezaga euskal preso politikoaren arrebak, Aranda de Dueron izan zuten istripu batean hil ziren; Madriletik (etxetik 500km-tara) itzultzen ari ziren, bertan euren anaiaren aurka egindako epaiketatik. Istripu latz honetan Koldo Amezagaren beste arreba bat ere larriki zauritu zen.

1990-07-01: Pilar Arsuaga eta Alfonso Isasi | Laudio. Maribi Ramila euskal preso ohiaren amak eta anaiak, istripu bat izan zuten Pola de Sanabria (León) herrian, eta istripu honen ondorioz hil ziren. Ezbeharra Ourenseko espetxean (etxetik 680km-tara) Maribi Ramila bisitatuta etxera itzultzen ari zirela gertatu zen.

1997-03-14: Antxoni Fernandez | Algorta. Angel Figeroa preso politikoaren amonak, bizia galdu zuen 75 urterekin bere biloba bisitatzera Alcala Meco (etxetik 500km-tara) zihoala izandako istripuagatik. Ezbeharra Aranda de Dueron gertatu zen.

1998-06-22: Jose Mari Maruri | Zierbena. Barakaldon izandako istripu batean hil zen, Langraitzeko espetxean preso aurkitzen zen bere seme Lander Maruri bisitatzera zihoala.

1999-04-03: Mari Karmen Salbide | Ugao/Getxo. Txetxu Fernandez Perez de Nanclares(Via Nanclares) presoaren laguna, Logroñoko espetxean (etxetik 169km-tara) bisita bat burutu eta etxera itzultzen ari zela hil zen.

2000-02-12: Ruben Garate Gonzalez de Artaza | Otxandio. Jose Antonio Fernandez presoaren laguna, Alcala Meco espetxean (etxetik 500km-tara) bisita egin eta etxera itzultzen ari zela izandako istripuaren ondorioz hil zen.

2003-02-28: Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi Iturralde | Lasarte. Juankar Balerdi presoaren ama eta anaia, istripu baten ondorioz hil ziren. Ezbeharra Juankar Balerdi bisitatzera Almeriara (etxetik 1032km-tara) zihoazela gertatu zen. Aita ere, Joxe Balerdi, autoan zihoan eta Ospitalera eman behar izan zuten, larriki zauritua baitzegoen.

2001-09-08: Iñaki Saez eta Asier Herize | Soraluze. Lourdes Txurruka preso politikoaren lagunek, bizia galdu zuten istripu batean. Ezbeharra Brievako espetxera (etxetik 400km-tara) bisita egitera zihoazela gertatu zen. Autoan zihoan beste pertsona bat ere larriki zauritu zen.

2003-11-29: Sara Fernandez | Iruñea. Iñaki Etxeberria presoaren laguna, Aranda de Dueron izandako istripu baten ondorioz hil zen. Fernandez Valdemoroko (etxetik 520km-tara) espetxera zihoan Etxeberria bisitatzera. Kotxe berean zihoan Izaskun Urkijo, Iker Zubia presoaren bikotea, eta bera egoera larrian eraman zuten Ospitalera.

2004-06-03: Leo Esteban Nieto | Tolosa. Esteban Esteban Nietoren anaia (espetxean jasandako desasistentzia medikuagatik hildakoa), hil zen 1989ko apirilaren 3an Puerto de Santa María (etxetik 1135km-tara) espetxera zihoala izandako istripuaren ondorioz izandako jasandako istripuaren ondorioengatik.

2004-12-06: Karmele Solaguren | Barañain. Ekain Gerra preso politikoaren ama, Sorian izandako istripu baten ondorioz hil zen. Ezbeharra Alcala Mecora (etxetik 500km-tara) bere semea bisitatzera zihoala gertatu zen. Bere senarra, Ekainen aita, Jose Luis Gerra Ospitalera eraman zuten egoera larrian.

2007-12-25: Natividad Junko Oleaga | Gasteiz/Oñati. Txagorritxuko Ospitalean hil zen. Abenduaren 22an Unai Gonzalez Azua bisitatzera Teruelera zihoala jasandako istripuaren ondorioz; berarekin zihoazen bere alabarekin, Unai Gonzalezen bikotea, eta honen gurasoekin.

LEGEA eta ARAUDIAK


Euskal presoek pairatzen duten sakabanaketak haien oinarrizko eskubideak urratzen ditu. Zehazki, intimitaterako eta familia-bizitzarako eskubidea zapaltzen du. Botere publikoek ezin dituzte inolako eskubiderik gabeko pertsonak balira bezala tratatu espetxean diren pertsonak.

Principios de seguridad de las personas detenidas o encarceladas” admitido el 9 de diciembre de 1988 por la Asamblea General de la ONU:
20. Si la persona detenida o presa así lo requiere, se le mantendrá en una cárcel situada a una distancia razonable de su residencia habitual.

Reglas mínimas de las Naciones Unidas para el tratamiento de los Reclusos (Reglas Nelson Mandela).
Regla 59.
En la medida de los posible, los reclusos serán internados en establecimientos penitenciarios cercanos a su hogar o a su lugar de reinserción social.

SENTENTZIAK


Euskal presoek pairatzen duten sakabanaketak haien oinarrizko eskubideak urratzen ditu. Zehazki, intimitaterako eta familia-bizitzarako eskubidea zapaltzen du. Botere publikoek ezin dituzte inolako eskubiderik gabeko pertsonak balira bezala tratatu espetxean diren pertsonak.

Zuzenbide Estatu orotan, pertsonen eskubideak ─baita espetxean diren pertsonenak ere─ legea betez soilik mugatu ahal dira, eta espetxeratutako pertsonei dagozkien eskubideak errespetatu behar dira beti. Espetxean diren pertsonen intimitaterako eta familia-bizitzarako eskubidea jasota eta aitortuta dago giza eskubideen eta askatasun publikoen Europako Hitzarmenean, Espainiako 1978ko Konstituzioan eta lege-maila apalagoko beste arau batzuetan. Eskubide hori Europako Hitzarmenean aitortuta egotearen jatorria honako hau da: Khodorkovski eta Lebedev vs Errusia aferan (11082/06 eta 13772/05 auziak) Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako epaia, lehenagoko beste erabaki batzuekin batera.
Errusiako gertakari bati buruzkoa, Siberian ziren preso batzuei dagokiona, bada ere, epai horrek berebiziko garrantzia du. Izan ere, aldeak ─Errusiako Gobernua kasu horretan─ epaia betetzera behartuta daude eta, gainera, epaiaren edukiak hitzarmena sinatu duten eta, beraz, auzitegiaren aginpidea onartu duten estatu guztiei eragiten die, hala nola Espainiako estatuari. Europako Auzitegiaren epaiek gauza interpretatuaren balioa dute, eta eskubideen edukiari dagokionez jasotzen duten estandarra Europa osoan aplikagarria da. Izan ere, zer zentzu izango luke giza eskubideen aitorpen honek, Auzitegi horrek eskubide horietako bat onartzen duen bakoitzean, hurrengoari ere aitortzeko bost, sei edo zortzi urteko prozesu batera jo beharko bagenu?

Bestetik, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaien balioa Espainiako Konstituzioko 96. eta 10.2. artikuluetan aitortuta dago. 96. artikuluaren arabera, Europako Hitzarmena eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiak haren gainean egiten duen interpretazioa barne-Zuzenbidearen osagai dira (Auzitegi Konstituzionalaren 245/1991 epaia). Baina, gainera, Konstituzioko 10.2. artikuluak dioenez, Espainiako Konstituzioak aitortzen dituen oinarrizko eskubideei eta askatasun publikoei buruzko arauak interpretatzeko orduan kontuan hartuko dira Espainiako estatuak horri dagokionez berretsi dituen nazioarteko tratatuak eta itunak. Hala egin du, behin eta berriz, Auzitegi Konstituzionalak. Bere jurisprudentzian, behin eta berriz zehaztu du Espainiako Konstituzioan jasotako oinarrizko eskubideen edukia, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiek xedatutakoaren arabera. Kasu batzuetan, epaiei ez ezik, Europako Kontseiluko hainbat organoren ebazpenei eta gomendioei ere lotu izan zaie.
Auzitegi Konstituzionalaren eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentzia iraunkorrean oinarritutako argudio horiei honako argudio hau gehitu behar zaie: Espainiako Gobernuari euskal presoen kontrako sakabanatze politikari eusteko aukera ematen dion legerik ez dago; eta horrelako legeren bat egongo balitz, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziaren eta Espainiako Konstituzioko 96. eta 10.2 artikuluetan jasotako aginduen kontrakoa izango litzateke.

*Lan hau Iñaki Lasagabaster Herrarte eta Iñigo Lazkano Brotons espezialista eta irakasleek egindako txostenak kontuan hartuta egin da.

Estrasburgo condena a Ucrania por alejar a un preso

El Tribunal Europeo de Derechos Humanos ve indignas las condiciones de encarcelamiento.

IRAKURRI
Estrasburgok arrazoia eman dio jaioterritik urrundu zutelako helegitea aurkeztu zuen Ukrainako preso bati.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ebatzi du presoa jaioterritik 1.000 kilometro ingurura zegoen espetxe batera eramanda Giza Eskubideen Itunaren 8. artikulua urratu zuela Ukrainako Estatuak.

IRAKURRI
Tercer fallo de Europa contra la dispersión en un caso análogo al de los vascos

Tras los casos Khodorkoviskiy-Lebedev y Vintman, el Tribunal Europeo ha dictado una tercera sentencia contra el alejamiento de presos. El denunciante esta vez era un ucraniano llevado a 1.000 kilómetros del domicilio familiar.

IRAKURRI

BIDEOAK


Nola ikusten duzu dispertsioa?

Nola bizitzen duzu dispertsioa?

Laburmetraiak