Presoen urrutze politiken inguruan Europako Parlamentuko Osoko Bilkurak atzo hartutako erabakiak, SARE bere jaiotzatik lantzen ari den aldarrikapenetako baten berrespena dakar

Atzo, urriak 5, Europako Parlamentuak gehiengo handiz, 474 boto alde eta 109 kontra, europako kartzela sistemen eta baldintzen inguruko BERGERON informearen onartzeak, Sarerentzat europar autoridade judizialek aurrez behin baino gehiagotan esandakoaren berrespena da. Izan ere, autoridade judizial europearrek behin eta berriz eskatu diote Estatu espaniarrari Europar Batasuneko estatu kide den neurrian europar araudia betetzeko.

Presoen urruntze politikaren aurkako erabaki honek, euskal presoei zuzenean eragingo liokenak, Sarek eta herritarren gehiengoak iritzi publikoari eta euskal insitutzioei zein europearrei iraunkorki eginiko salaketak babesten dit. Salaketa hau ere presente izango dugu datorren urtarrilaren 13an Bilboko kaleetan.

Europar Parlamentuaren erabaki honek ez du inolako zalantzarako tarterik uzten, hitzez hitz ari baidio: “urruntze politikak presoaren senideentzat zigor erantsi bat suposatzen du”

Euskal presoen kasuan, senideek jasaten duten zigor erantsi hau 29 urtez luzatu da.

Sarek eskubideen urraketa amaitu artean lanean jarraituko du eta dei egiten dio jendarte osoari, ideologia eta alderdiekiko atxikipenen gainetik, helburu honen defentsan aktibo mantentzera. Bestetik, dei egiten die ere indar politikoei eta instituzioei, Europar Parlamentuak hartutako erabakia oinarri hartuta, bizikidetzarako benetako espazio bat sortzeko lanean jarraitzera, gorrotoa eta mendekua elkarrizketa eta irtenbideengatik ordezkatuz.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare