“Izarrekin Sara Etxera” ekimenak, ostegunean arratsaldeko 19:00etan Donostian antolatu duen manifestazioan parte hartzera deitzen du jendartea Sare herritarrak.

Azken hilabeteetan Izar eta Sara-k jasandakoa, euskal presoek pairatzen duten eskubide urraketen adierazlea izan da. Hamaika ahots izan dira salaketara batu izan direnak. Hamaika ahots, justizia eta gizatasun pixkat aldarrikatu dutenak. Hamaika ahots, salbuespena ez dadila araua izan eskatu dutenak.

Zentzu horretan, baikorki baloratzen dugu hainbat sentsibilitateko norbanako eta eragilek bat egin izana ekimen honetan. Baikorra deritzogun bezala Donostiako udaleko alderdi guztiak, PP salbu, bat egin izana Sararen askatasuna aldarrikatzeko orduan.

Baina tamalez, espainiar agintariek entzungor egin diote herri aldarri honi.

Hori dela eta, ostegunean guztiok batera indar egin behar dugu Donostiako kaleak beteaz. Izar eta Sara giza eskubideak errespetatzearen alde gauden guztion ikur dira, eta guztion ahalegina izan behar da justiziazko aterabidea lortze bidean. Finean, Izarrekin Sara etxean izan dadin.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare