Osasungintzako langileek larriki gaixorik dauden euskal presoen egoera salatu dute

osasungintza2Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) esaten duenaren arabera “persona guztien oinarrizko eskubidea da osasunerako eskubidea eta osasun asistentzia duin bat edukitzea. Beraz, pertsona orok, osasun asistentzia egoki baterako sarbidea izan behar du, eta tratu duin, justu eta humanoa jaso beharko du.

OMEk ere gogorarazten du, Osasun eskubidea ere, ez dela bakarrik sano egoteko eskubidea. Osasun eskubideak esan nahi du, Estatuek eta euren gobernuek, beharrezkoak diren baldintzak sortu behar dituztela pertsonak, ahalik eta osasuntsuen bizi ahal izateko

Gaur egun, 10 dira espetxean, eta larriki gaixorik dauden euskal presoak, horietatik 8 dispertsatuak gainera.

Jose Ramón Lopez de Abetxuko “Bradicardia sintomática”
Jagoba Codo  “Espondilitis Ankilosantea”
Ibon Iparragirre “VIH infección de estadio C-3”
Aitzol Gogorza  “Transtorno Obsesivo Compulsivo”
Jesus Maria Martin “Esquizofrenia paranoide”
Iñaki Etxeberria “Miopia magno koriorrentinitis”
Gorka Fraile “mingainaren kartzinoma epidermoideoa”
Garikoitz Arruarte “aldebiko uveitis akutua, espondilo artropatia”
Ibon Fernandez Iradi “esklerosi anitzkoitza”
Josetxo Arizkuren “Kardiopatia iskemiko larria”

Guk, osasun arloan lan egiten dugunok, argi daukagu; esaldi berdin batean “larriki gaixo” eta “kartzela” elkartzea krudelkeri bat dela eta kartzela politika anker honen aurrean, Giza Eskubideen errespetua oinarri izango duen elkarbizitzarako gizarte bat aldarrikatu nahi degu. Horregatik, eta arrazoi humanitarioengatik, egoera hau Salatzen dut! Eta pertsona hauen kaleratzea eskatzen dugu, beharrezkoa zaien osasun asistentzi bat izan dezaten.

Azkenik, gaur hemen ordezkatuta gauden langileok, Sare-k Urriaren 15rako arratsaldeko 17.00etan Donostiako Bulebarretik aterako den manifestaziora gehitzen gara. Beharrezkoa delako jendearte osoaren inplikazioa eta horregatik bertan parte hartzera gonbidatzen dugu euskal jendartea ere.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Trabajadores del Hospital Donostia secundan la convocatoria de Sare del 15 de octubre.

Empleados del complejo hospitalario han recordado que el derecho a la salud es universal, y que unir en una misma frase «gravemente enferma» y «cárcel» es inhumano. Se han sumado a la manifestación que Sare ha convocado el 15 de octubre en Donostia para pedir la libertad de presos enfermos.

Jarraitu irakurtzen

> DIARIO VASCO

Recopilan adhesiones a la manifestación de Sare, en el sector sanitario vasco.

Un grupo de personas que trabajan en el ámbito sanitario vasco han iniciado una campaña de recogida de adhesiones a la manifestación en favor de los presos de ETA gravemente enfermos convocada por la red Sare para el próximo 15 de octubre en San Sebastián.

 

Jarraitu irakurtzen

> ARGIA

Preso gaixo larrien eskubideen aldeko manifestazioarekin bat egin dute osasun alorreko profesionalek.

Giza Eskubideen errespetua oinarri izango duen elkarbizitzarako gizarte bat aldarrikatu dute gaur goizean osasun alorreko zenbait profesionalek Donostiako ospitalean.

Jarraitu irakurtzen