Uztailaren 19tik 21era martxan jarri dugu #ORAINPRESOAK bizikleta itzulia. Iparraldean, Luhusoko herrian hasi eta Gernikan amaitu nahi dugu itzuli hau. Konponbidean pausoak emateko unea dela uste dugulako, elkarbitzaren eta bakearen sinbolo bilakatu diren bi herri hauek lotu nahi ditugu aldarrikapenez beteriko itzuli batekin.

3 etapa izango ditu itzuliak, Luhuso-Zarautz-Lekeitio-Gernika izango dira geldialdiak, eta denei bertan izena eman eta gurekin batera parte hartzera dei egiten dizuegu.

Eguneka, zatika edota itzuli osoa egin daiteke, eta izena emandako egunetan jateko eta lo egiteko lekua bermatua izango duzue antolakuntzatik. Izen ematean ez da ordaindu beharko, baina egunean bertan eman beharko da (mesedez izen ematen baldin badezue bertaratzea eskatzen dizuegu, otorduak eta lo egiteko lekuak horren arabera antolatzen gabiltza eta). Etapa bakoitzeko 20€ euro dira eta itzuli osoa egin nahi izanez gero 50€.

Egitaraua:

uztailak 19 | Luhuso – Zarautz

10:00 Lusuhon, itzuliaren hasiera ekitaldia

10:30 Hasiera Lusuhotik (Ezpeleta-Azkain-Urruña-Donibane Lohitzune-Hendaia)

13:30 Irun Ficoba, bazkaria

15:00 Irteera Irunetik

16:15 Donostia. Atsedena hartzeko geldialdia Katalunia plazan

16:45 Donostiatik irteera (Donostia-Usurbil-Orio)

18:30 Zarautzera ailegatu

20:00 Afaria Zarautzen

uztailak 20 | Zarautz – Lekeitio

10:00 Itzuliaren irteera Zarautzetik

10:30 Zarautz. (Getaria-Zumaia-Deba)

12:00 Debatik Pasatu.

14:00 Bazkaria Elgoibarren

15:30 Irteera Elgoibarretik

16:30 Markina

17:30 Lekeitiora iritsiera

20:00 Afaria Lekeition

uztailak 21 | Lekeitio – Gernika

09:00 Lekeitiko plazatik irteera

10:30 Munitibar

12:00 Gernikara iritsiera

12:30 Ekitaldia

14:30 Bazkaria Astran

 

Zehaztapenak: 

– Bizikleta itzulia egin behar duten txirrindulari guztiei motxila eta lo zakua eramango zaie furgonetan
– Antolakuntzatik bizikletak konpontzeko materiala eramango da eta konponketak egiteko arduradun bat egongo da. Bakoitzak bere materiala ekartzea ere gomendatzen dugu.
– Itzuli guztian zehar anbulantzia edota mediku baten presentzia egongo da.
– Lo egiten geratzen diren guztiek, lo zakua eraman beharko dute.
– Ordainketak, bizikleta martxa hasi aurretik egingo dira.
– Izen eman dutenentzako jana eta edana bermatua egongo da, baita lotarako lekua lotara geratzen direnentzako ere. www.sare.eus web orrian aurretiazko izen ematea beharrezkoa izango da horretarako
– Itzulia,Luhuson hasiko da, eta bertara joateko autobusa jarriko da. Donostiatik  eta ondoren Luhusora eramango gaitu. Bukaeran Gernikatik – Donostiara egongo da ere bai.
– Autobusean etorri behar direnak 5€ gehiago jarri beharko dute joateko eta beste 5€ itzultzeko. 

Gomendioak: 
– Itzuliaren ibilbidea dela eta errepideko bizikleta eramatea gomendatzen da.
– Itzuliko etapak 80km-ren bueltakoak izaki, bizikletan ibiltzeko ohitura izatea komeni da. Izan ere, itzuli osoa egiteak egoera fisiko ona izatea eskatzen du.
– Etapen zailtasunak: lehen eta azken etapa erdiko nibela dute, bigarrena nibel bajukoa da eta hirugarrena nibel altukoa.

…………..

Informazio gehiago esteka hauetan: 

>>IZEN EMATEKO AZKEN EGUNA UZTAILAREN 16a IZANGO DA