Frantziako epaitegiak onartu eta publiko egin du OIER GOMEZ larriki preso gaixoaren zigorraren ezeztatzea, urtarrilaren 10tik ospitalizatua zeukan osasun egoera larria dela eta. SAREk begi onez hartzen du erabaki hau, naiz eta berandu datorren, pertsona guztiek bait daukate osasun eta beharrezko tratamendu bat izateko eskubidea.

Hala ere, Oierrek hiru euroagindu dituela esan beharra dago, eta erabaki hauen esku ere badago, estatu frantzesak erabakitako askatasuna. Horregatik, SAREk euroagindu hauek bertan behera geratzea eskatzen du, Oier bere senideen gertu ospitalizatua eta tratatua izan dadin.

Pariseko epaiak dion bezela, egun bizi den egoera berriak, eta ETAk bere jarduera armatua eten zuenetik 6 urte pasa direnean, presoak berriz ekiteko ezintasuna oso garrantzitsua da. Espainiako supremoan ere, horrela adierazi dute bozka partikular batzuek.

SAREk, euskal jendarteari, mobilizatzeko eta aktibatzeko beharra zabaldu nahi dio beste behin. Asko dira larriki gaixo jarraitzen duten presoak, eta berehalako askatasuna izan beharko luketeenak. Mendekuan oinarritzen den espetxe politika honi amaiera eman behar dio Espainiar Gobernuak, politika honek larriki gaixoen egoera areagotzen du, beraien bizia arriskuan jartzeraino.

Horregatik dei egiten diogu jendarte osoari, datorren maiatzaren 6ean Gasteizko kaleetan burutuko den larriki preso gaixo guztien askatasuna eskatuko duen manifestazioan parte hartzera.

Manifestaziorako egin diren deialdi ezberdinetan bezela, aurreko asteburuan ehundaka lagunek burutu dituzten mosaiko jendetsuetan adibidez, edota datozen egunetan burutuko direnetan bezela, denon aktibazioa eta konpromisoa beharrezkoa delako.

Presoen eskubideen defentsan eta kartzela politika honen aurka elkarrekin ozen azaldu behar garelako.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare