sare-nafarroa6

Aurreko asteburuan, milaka izan ginen SARE herritarrak antolatutako ekimenetan parte hartu genuen herritarrak. Oraingoan ere, euskal presoen giza eskubideen defentsan atera ginen kalera, dispertsio politikaren behin betiko amaiera eskatuz.

Politika honek, jaioterritik hurbil dagoen espetxean kondena betetzeko eskubidea urratzen du; ondorioz, euskal presoen senideen eskubideak ere urratuak dira. Baita kultura, ikasketak, defentsa juridikoa… behar bezala jasotzeko eskubidea ere. Eremu sozial eta afektiboari eragiten dio dispertsio politikak, senideek, astero – astero, euren bizitzak arriskuan jarriz errepideetan, gastu ekonomiko itzelak ere eraginez.

Orain dela gutxi, Nafarroako Parlamentua eta Uxue Barkos lehendakaria bera dispertsioaren aurka agertu dira. Aurka agertzeaz gain, 25 urte bete dituen dispertsio politikarekin amaitzeko beharra azpimarratu dute.

Politika honek, momentuz, 16 hildako eragin ditu istripuetan, haietako bi nafarrak: Karmele Solaguren eta Sara Fernández. Astero – astero, milaka kilometro burutu behar dituzte euskal presoen lagun eta senideek politika honen ondorioz. 13.000 € baino gehiagoko gastua eragiten die senideei dispertsio politikak, umeek ere milaka kilometro eginez 40 minutuko bisita egin ahal izateko. Soilik Nafarroan 91 dira dispertsio politika pairatzen duten umeak.

Orain, guri, Nafarroako herritarroi dagokigu urratuak diren eskubide hauek errespetatzea. Izan ere, preso izateak ez du esan nahi ez direnik euren eskubideen jabe. Beraz, urratuak zaizkion kolektibo baten eskubideak errespetatzea, gizartearen eskubideak errespetatzea da; euskal presoenak urratuak diren heinean, gureak ere urratuak direlako.

Dispertsioarekin amaitzeko ordua dela badakigu. Ez dago aitzakirik, garai berriek formula berriak behar dituztelako. Legean inolako kabidarik ez duen egoera honekin amaitu beharra dago. Eta nafarrak ez gara pertsona pasiboak izango euskal presoei eta euren senideei urratzen zaizkien eskubideak nola urratzen diren ikusten dugun bitartean.

Horregatik, Nafarroako jendartea Sare herritarrak urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan martxan jarri genuen giza eskubideen trenera igotzeko deia egiten dugu. Alor ezberdineko pertsonek osatzen dute tren hau, besteak beste, kultura eremukoek, mendizaleek, instituzioek … baina guztiek helburu bera dute: dispertsio politikarekin amaitu, mendekua oinarri duen espetxe legearekin amaituz.

Estreinatu berri den Askatasun Plazan aurkitzen garen pertsona guzti hauek, Nafarroako gizartearen arlo eta sentsibilitate ezberdineko pertsonak gara. Orain, hemen, ekainaren 19an, eguerdiko 12:00etan Iruñeako autobus geltoki zaharretik abiatuko den manifestazio baten berri eman nahi dugu: dispertsioaren amaiera aldarrikatu eta exigituko dugu.

Gatazkaren konponbidean pausoak emateko, dispertsio politikarekin amaitzea ezinbestekotzat jotzen dugu, elkarbizitzan oinarritutako bake eszenatoki bat ahalbidetu ahal izateko. Eta herri honek, bake eszenatoki bat merezi du, merezi dugu, baita hainbeste sufrimendu eragin duen gatazkaren behin betiko konponbidea ere.

Herritarron garaia da, gure ordua da, unea heldu da!

Stop dispertsioa!

Giza eskubideak | Konponbidea | Bakea

Jasotako atxikimenduak:


Mirentxu Purroy
Jose María Esparza
Xabier Morras
Carlos Aitor Yuste
Mª Luisa Mangado
Gaizka Aranguren
La Txula Potra
Julio Soto
Miren Zabaleta
Txema Landa
Txibi

Mikel Altzuart
Juan Kruz Lakasta
Pello Reparaz
Begoña Zabala
Txibi Txokarro
Hedoi Etxarte
Elvira Huarte
Xabi Fernandez

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Sare llama a una manifestación contra la dispersión en Iruñea.

Sare ha anunciado una manifestación en Iruñea para el próximo 19 de junio «que tendrá como objetivo reivindicar y exigir el fin de la política de dispersión». Esta red ciudadana ha recordado que la dispersión de presos «se ha cobrado ya 16 muertes en accidentes, entre ellas las de las navarras Karmele Solaguren y Sara Fernández».

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Sakabanaketaren aurkako manifestazioa egingo du Sarek ekainaren 19an, Iruñean.

Nafarroako hainbat pertsona ezagunek agertu diote sostengua deialdiari, tartean, Julio Soto bertsolariak eta Jose Mari Esparza idazleak.

 

Jarraitu irakurtzen

> Ahotsa.info

Manifestación de Sare el 19 de junio por los derechos de las personas presas.

Tras las movilizaciones del fin de semana organizadas por SARE, se ha presentado hoy una nueva cita en la que se reivindicarán los derechos de los y las presas políticas vascas y el fin de la dispersión, así como la libertad de aquellas personas gravemente enfermas. Personas que representan sensibilidades y ambitos diferentes de la sociendad navarra se han reunido para anunciar la manifestación que el 19 de junio a las 12:00 del mediodía partirá de la antigua Estación de Autobuses.

Jarraitu irakurtzen