Gurasoak preso dituzten haurren inguruko Dossierra osatu dute bi psikologo, pedagogo eta irakasle batek.

Iñaki Barrutia psikologo klinikoak aita, ama ala biak preso diztuzten eta izan dituzten haurren bizipenen azterketa egin du beste kide batzuekin batera. Gaur Ibaetako filosofia eta psikologia fakultatean aurkeztu dugu Dossierra, Ekain Prieto eta Olatz Iglesias motxiladun haurrak eta Porrotxekin batera.

Iñaki Barruti psikologoak adierazi duenez, gurasoak espetxean dituzten haurrei infantzia zati bat lapurtzen zaie, aurretiazko heldutze bat emanaz. Haurrek bisiten aurretik antsietate egoerak bizitzen dituztela argitu du psikologoak, bidaian zehar estres handia izaten dutela eta behin bisita amaituta eta etxera helduta, nekeari eta bizitza normalerako berriro prestatzeari egin behar diote aurre. Haurrek asteburuetan bisiten eta asteburuko planen arteko aukeraketa egitera behartuak daudela eta horrek eurengan eragina dutela nabarmendu du. Inpotentzia, frustrazioa eta amorrua sentimendu ohikoak direla ziurtatu du. Ekain Prieto eta Olatz Iglesiasek euren azalean bizi izan dute egoera hau. Olatzek bi gurasoak izan ditu espetxean eta garai batez gurasoak ikusi ahal izateko, asteburu bat frantziara eta bestea espainiara bidaiatzen igaro behar izan ditu. Iñaki Barrutiak nabarmendu du urruntze politikak, ama eta aita espetxe ezberdinetan izateak eta baita espetxeko giro erasokorrak aurrengan eragin zuzena duela. Honekin batera, gogorarazi du espetxean jaiotzen diren haurren kasuan, hiru urterekin amagandik banatzeak haurren izaera osatze prozesua kaltetzen duela, amarekin egunero egotetik tartean behin ikustera igarotzeaz gain, konfiantzazkoa duten heldu horren babesa galtzen dutelako euren izaera garatzeko adin tarte horretarako.

Dossierraren aurkezpenaz gain, Porrotxek Motxilak gora! abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu. Katxiporretak produzitutako abestiaren musika Karlos Osinaga “Txap”ek eta Joseba Poncek egin dute eta hitzak Miren Amurizarenak dira. Egin klik hemen Dossierra deskargatzeko.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Informe sobre «motxiladun umeak», vulneraciones de derechos sobre el papel.

Un equipo de profesionales ha elaborado un informe en el que han recogido la situación de las niñas y niños que tienen a su madre, a su padre o a ambos en prisión, y han detallado las consecuencias que tiene en su salud: estrés, ansiedad, transtornos del sueño… los expertos hablan de la pérdida de una parte importante de la infancia.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

‘Haur motxiladunen’ ondorio psikologikoak aztertu ditu Sarek

Haur motxiladunen inguruko txostena aurkeztu dute, eta gurasoak kartzelan izateak haurrengan dituen ondorio nagusiak bildu dituzte: antsietatea, estresa…

 

Jarraitu irakurtzen

Egilea: Katxiporretak produzitutako abestia, Karlos Osinaga “Txap”ek eta Joseba Poncek egindako musika, Miren Amurizaren hitzekin