Haitzek, gainontzeko motxiladun haurrek moduan, gurasoekin egoteko eskubidea du

Badira hilabete batzuk euskal presoen seme-alaben egoera argitara ekarri nahi izan dugunetik. Aita, ama edo biak espetxean dituzten haur-nerabeak motxiladun haur moduan ezagutzen ditugu jada Euskal Herrian. Izan ere, preso duten gurasoaren hutsunearekin egin behar izaten diote aurre egunerokotasunari; eta gainera, eurekin egon ahal izateko milaka kilometrotako bidaiak egitera zigortzen dituzte hilero. 113 horien artean badira euren amarekin preso bizi diren txikiak ere. Sare lanketa hau egiten hasi denetik birritan salatu dugu haur hauei 3 urte betetzean amengandik banatzeak eragiten dien egoera larria; 24 orduz amarekin egotetik hilean aurrez aurreko batean egotera pasatzen baitira. Bestalde, hainbatetan salatu dugu Izarrek bizi duen egoera ere: aitak ia hil ondoren amarengandik bereizi nahi izan zuten, eta amak kalean beharko balu ere, preso darraite biek etxetik 450kilometrora.

Gaurko ohar honen bidez, espetxean jaio den beste haur baten berri eman nahi dugu. Urriaren 19an Alicanteko ospitalean jaio zen Haitz, Aitziber Coello eta Asier Aginako euskal presoen haurra. Orain, Valentziako Picassent espetxean daude Haitz eta Aitziber; Asierrek, berriz, Alicanteko kartzelan jarraitzen du.

Sare-k Haitzek bere gurasoekin Euskal Herrian egon behar duela adierazi nahi du; gainera, Aitziber eta Asierrek 3/4k beteta dituztenez kalean egon behar lukete. Izan ere, espetxe politika gizagabe honek haurrek euren gurasoekin hazi eta hezteko duten eskubidea urratzen du. Esaterako, Asier Aginakok 20minutuz baino ezin izan du Aitziber eta umearekin egon. 20 minutu horiek agerian uzten dute Haitzi ukatu egiten zaiola hasi-hasieratik aitarekin behar bezalako harremana garatzea.

Bestalde, azken hilabetean aita preso duten beste bi haur ere jaio dira Euskal Herrian; 113 motxiladunei jaiotzen diren unetik beretik ukatzen zaie gurasoekin bizi, hazi eta harreman iraunkorra izateko oinarrizko eskubidea.

Sarek hartua du euskal presoen seme-alabek euren gurasoen ondoan hezteko duten eskubidea aldarrikatzeko konpromisoa. Horretan jarraituko dugula berresten dugu gaur ere, eta konpromiso horrekin batera azaroaren 20ean egoera hau osotasunean lantzen duen DOSSIERRA kaleratuko dugula jakinarazi nahi dugu.

Elkarbizitzan eta benetako bakean oinarrituko den etorkizun koloretsua eraiki nahi dugulako 0km ren ordua da. Prest gaude!

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare