1. SUSTAPEN-KANPAINAREN XEDEA
SARE ELKARTEAk (Zaldiaran plaza 8, behea, 01012 PK, Vitoria-Gasteiz eta G75127555 IFK) “Izan Bidea” zozketa antolatu du 2020ko ekainaren 20tik abenduaren 14ra, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. SUSTAPENAREN LURRALDE- ETA DENBORA-EREMUA
Sustapen hau 2020ko ekainaren 20tik 2020ko abenduaren 14ra arte egongo da indarrean.
Zozketaren berri Sareko sare sozialetan (Facebook, Instagram, la) eta webgunean (www.sare.eus) emango da.
Zozketan zozketaren txartel bat erosten duten 18 urtetik gorako pertsona guztiak sartuko dira.
Zozketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

3. SUSTAPENAREN MEKANIKA ETA SARIAK
Notarioaren aurrean egingo da, 2020ko abenduaren 14an, 3 irabazleak eta 10 ordezkoak aukeratzeko zozketa.
Sariak honako hauek dira:
• 8 eguneko bidaia Punta Canara bi pertsonarentzat (Madriletik hegaldiak, erregimen bikoitzeko logelako ostatua, “Dena barne” eta lekualdaketak), 2.500 euroko balioarekin.
• Pragarako bidaia 2021eko Aste Santuan (hegaldiak Bilbotik, ostatua gela bikoitzean, “Pentsio erdiko” erregimenean), 1.800 €-koa.
• Bi lagunentzako afaria Lizeaga sagardotegian (Astigarraga, Gipuzkoa)
Gaur egun bizi dugun krisiaren aurrean, eta ez dakigunez aurreikusitako egunetan bidaiatu ahal izango den, sariak ez dira iraungiko eta bidaiak beste data batean egin ahal izango dira, betiere baloratutako prezioa gainditzen ez bada. Era berean, eta salbuespen gisa, El Corte Ingles bidaien opari-txartel baten truke bidaiaren balioa ordain daiteke.

4. IRABAZLEEI JAKINARAZTEA

Irabazleak sare sozialetan eta Sareren webgunean argitaratuko dira. Hamar egun baliodun igaro eta irabazlearekin harremanetan jartzerik ez badago, “Ordezko” gisa geratu den hurrengo irabazleari emango zaio saria.

5. IRUDI-ESKUBIDEAK

Ohorezko Eskubidearen, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako Eskubidearen Babes Zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoaren eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, irabazleak baimena ematen dio Sareri webgunean eta sare sozialen profiletan bere irudia erabiltzeko, inolako kontraprestaziorik jasotzeko eskubiderik gabe.

6. DATUAK BABESTEA

Irabazleen datuak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren xedapenen arabera tratatuko dira.
Irabazleen datu pertsonalak nahitaez adierazi beharko dira saria kudeatzeko.

7. OINARRIAK ONARTZEA
Zozketan parte hartzeak esan nahi du oinarri hauek berariaz eta erreserbarik gabe onartzen direla. Oinarri horiek web orritik eskuratu ahal izango dira, eta notarioaren aurrean gordailutuko dira.