Azken asteetan hainbatetan errepikatu dugun moduan, Covid-19a dela eta ezarritako alarma egoerak espetxeetako egoera gogortu du, hainbat kasutan, muturreko egoeretaraino eramanaz presoen eta euren senideen egoera.
Badira horren adierazle diren hainbat adibide;

batetik, Beatriz Etxeberria eta bere alaba Iratik bizi duten egoera, zeina, duela aste bete salatu genuen moduan, amagandik banandua egon behar izan da konfinamendu osoan zehar bi urte izan arren eta amarekin espetxean egoteko eskubidea izan arren. Aita ere, espetxean izanda, bi gurasoak ikusi gabe daramatza Iratik bi hilabete baino gehiago. Honi gainontzeko 100dik gorako motxiladun umeak, gurasoak ikusi gabe ere bi hilabete eta erdi daramatzatela salatu nahi dugu.

Bestetik Etxeratek argitara eman zuen Julen Atxurra Egurrola, 61 urteko euskal preso lekeitiarrak jasandako buruko isuriaren kasu larria ere errealitate gordin eta jasanezin honen adierazgarria da.
Eta zer esanik ez, denok dakigun Patxi Ruizen egoerari dagokionean, oraindik ere gose greban jarraitzen duena.

Esan bezala, kasu hauek muturreko eta sortutako ezinegonaren adibide dira. Baina egoeraren gogortze eta larritzeak gainontzeko preso eta senideengan ere eragin latza ekarri du. Gaur egun, etxean behar luketen eta kartzelan dauden 17 larriki gaixo daude; eta 60tik gorakoak 38.
Honi, Covid-19a dela eta ezarritako alarma egoerak ekarritako kalte gehigarriak gehitu behar zaizkio; urruntze politika dela eta indarrean den bisiten debekua, gurasoak ikusi gabe ia hiru hilabete daramatzaten motxiladun haurrak edota gaixotasunaren hedapena ekidin asmoz ezarri diren espetxe barruko neurriak, zeinaren ondorioz, espetxealdia oraindik eta bortitzagoa bilakatu den.

Nahiko da! Espainia eta Frantziako gobernuek euskal presoei ezartzen dieten salbuespen legedia bertan behera utzi behar dute behin betiko. Egoerak berak erakusten duen urgentziaz beraz, ezinbestean eta berehala, 4 neurri hauek hartzeko exijitzen diegu;
• euskal preso guztiak Euskal Herrira ekarri behar dira
• larriki gaixo diren presoak, hala nola, 65 urtetik gorakoak, askatu behar dira
• preso eta senideek dagozkien bisitak berreskuratu behar dituzte
• gradu progresioa ahalbidetuz, baldintzak betetzen dituzten presoak etxean egin behar dute

Argi dugu osasun krisi fase honetan posible dela aipatutako urrats hauek ematea, honek sortutako muturreko egoerak ekidinez. Hala eskatzen dugu guk, baina baita Europak, NBEak, mundu mailako hainbat pertsona esanguratsuk eta euskal jendarteak ere.

Hori hala, kaleak bete eta aldarri hauek zabaltzera gonbidatu nahi zaituztegu guztioi. Sarek martxan jarritako ‘Izan Bidea’ izeneko dinamikarekin bat eginez, etxerako bidea egin asmoz, inoiz egin den biderik jendetsuenean parte hartzera dei egiten dizuegu, guziton artean egin behar ditugu 3 milloitik gora kilometro, eta horretarako kalean izan behar gera eta orain arte landu dugun konsensu zabal hori, aktibatu eta mugimendu bilakatu, pauso bat emateko garaia da, presoak etxeratzeko garaia da,